Praktika

Lan praktikoa da ikasleak asignaturaren teoria ezagutzeko tresna. Ikasleak lan praktikoan teoria ahalik eta hobekien aplikatzeko ezagutza bilatu eta aplikatu egin behar du, ikasteko prozesu proaktibo batean. Beraz, ikasleak teoria lan praktikoan aplikatzeko ahalegina egin behar du, taldeko kide guztien laguntzarekin. Prestakuntza-ahalegin hori ikasleen erantzukizun esklusiboa da, inoiz ez irakaslearena.



Teoria ondo ezagutzeko bide errezena.

Irakurri asignatura honetako talde baten testigantza:

Wokomedia taldeak 2017-18ko ikasturtean egindako aitorpena lan praktikoa bukatu ondoren:
Klasera etortzeak duen garrantziaz lana egin ondoren oso ondo ohartu gara. Klaseko ordu teorikoetan praktikarako oso baliagarriak diren edukiak azaldu izan dira eta egoki etorriz gero eduki horiek aplikatzeko gaitasunak izan ditzakegu. Aspektu honetan gustora gaude.
(Dorleta, Nagore, Yaiza, Miriam, Irene eta Itsaso)


Lan praktikoaren ezaugarriak:
  • Asignaturaren alde praktikoa profesional batek aurkezten duen komunikazio beharrari erantzuteko komunikazio planaren garapenean eta aurkezpenean oinarritzen da. Talde-lana izango da.
  • Ikasleen taldeak komunikazio profesionalen talde gisa lan egingo du, komunikazio problema edo beharrari erantzuna eman behar diona.
  • Aktitudea, lan egiteko modua eta komunikazio planaren garapena irizpide profesionaletan oinarriturik burutu behar dira. Lan-taldeak komunikazio-agentzia jakin bateko profesionak izango balira bezala lan egingo du.
  • Lan praktikoa lauhilekoan zehar egingo da, irakaslearen jarraipena eta aholkularitza pedagokikoarekin batera.


Lan praktikoa egiteko irizpideak:

  1. Irakasleak lan-taldeak egiten ditu. Lan-taldeak benetako komunikazio agentzia bat hautatzen du, enpresa horretako profesionalak balira bezala lan egiteko. Ikasleen lan profilak definitu behar dira eta informazioa guztia duen fitxa irakasleari emango dio, aurretik asignaturaren blogean publikatzeko.
  2. Lan-taldeak lehen ikasgaiaren edukia jasotzen du eta partaide guztiek ezagutzen dutenaz arduratu behar da.
  3. Lan-taldeak praktika egiteko timing-a egiten du. Praktika lan iraunkor eta jarraituaren bidez egin behar da.
  4. Lan-taldeak praktikaren jarraipena egiteko irakasleak ezarriko dituen jarduerak beteko ditu. Praktika baloratzeko baliagarriak izango dira.
  5. Pratikaren emaitza paperezko dokumentuan zein digitalean irakasleari emango zaio.
  6. 15 minutuko bideo batean lan-taldeak bere komunikazio planaren defentsa egingo du eta praktikaren entrega egin baino lehen asignaturaren blogean sartuko du.
  7. Lan-taldeak praktikan egindako txostena irakasleari emango dio, honetan parte hartzearen banaketa adieraziko da honen arabera partaide bakoitzaren ebaluazioa egiteko.
  8. Praktika-orduetan partaideen presentzia nahitaezkoa da. Huts egiteak praktikaren ebaluazioa kaltetzen du. Lan-taldearen bilerak garrantzitsuak dira eta partaide batek hiru alditan baino gehiago huts egiteak praktikatik ateratzea ekarriko du, nota finalaren portzentaia galtzearekin batera.



Lan praktikoa egiteko metodologia berria

Ezagutza esplorazioaren bidez bilatzea

Galderak esplorazio-adierazpenak dira, ezagutza bilatzekoak, eta zentzu pedagogiko osoa hartzen dute ezagutza bilatzeko aurretiko bilaketa prozesu bat egin denean. Orduan sortzen da zalantza, aurkitu nahi den testuinguru horretan, erantzuna aurkitzeko erantzukizuna bilatu eta sentitzeko ahaleginaren ondoren. Kasu honetan, erantzuna beste galdera baterako elementu kliskatzaile bihurtzen da, eta horrela, hurrenez hurren, askoz aberatsagoa den ikaskuntza-prozesu bat osatuz.
Erantzun bidezko ikaskuntza ez da egokia ezagutza bihurtzeko datuak lortzeko, aztertzeko eta horiei buruz hausnartzeko gaitasunak behar dituzten helduentzat. Irakasleak erantzun asko "ez galdera" bati ematearen bidez ("dokumentua bidaltzen dizut eta gaizki dagoena esaidazu gero nik aldatzeko"), bilaketa prozesua geldiaraztea da, agian oraindik hasi ez dena. Zure pentsamendu analitikoa eta pentsamendu estrategikoa garatzeko helburua oztopatzen da.


Askotan atazak egiteko irizpideak aldez aurretik ondo eta gogoz aztertu gabe egiten dira. Eta hau ezagutza lortzeko bilaketa burutzeko gutxieneko baldintza da. "Ez galdera" mota horiek ikasteko bide errazaren bila dabiltza: "zertarako egingo dut erantzuna bilatzeko hausnarketa eta esfortzua ze irakasleak galdetzearekin esango dit". Lana amaitzeko bide erraza aurkitzen duzu, baina ez dizu uzten zure lan-metodologia hobetzen. Guztiz kontrakoa. Galderak ondo ikertu gabe erantzunak emateak ez galdetzera bultzatzen zaitu, bilatzeko gaitasuna mugatuz, hau da, ikasteko gaitasuna. Horrek epe luzera ikasteko gaitasuna mugatzen du. Begira nola azaltzen duten Googman, Wood eta Hendrickx-ek (2004) "Feedback Specificity, Exploration and Learning" izenburuko artikuluan:

"Los autores sostienen que aumentar la especificidad del feedback es beneficioso para el desempeño inicial, pero desalienta la exploración y socava el aprendizaje necesario para un desempeño posterior más independiente. Los resultados de su experimento de transferencia demuestran que aumentar la especificidad del feedback afectó positivamente el rendimiento de la práctica, pero sus beneficios no perduraron con el tiempo o la modificación de la tarea. Además, la especificidad de feedback afectó negativamente los niveles de exploración durante la práctica e influyó en las estrategias de exploración para afectar el aprendizaje".




"Si tuviera una hora para resolver un problema y mi vida dependiera de la solución, yo gastaría los primeros 55 minutos para determinar la pregunta apropiada, porque una vez supiera la pregunta correcta podría resolver el problema en menos de cinco minutos"Albert Einstein

No hay comentarios:

Publicar un comentario