Ebaluazioa

Ebaluazioa:
  • Proba teorikoaren balorea %60a.
  • Proba praktikoaren balorea %40a
Ebaluazio jarraitua egin duten ikasleen ebaluazioa lan praktikoan oinarrituko da ohiko deialdian. Ebaluazio jarraitua egin ez duten ikasleek Azken Proba Berezia izeneko ebaluazioa egingo dute. Ikusi asignaturaren programa informazio zehatzagoa izateko. Lan praktikoaren nota bakarrik bigarren deialdirako mantenduko da.

Ebaluazio jarraitua egiteko eragozpenak dituen ikasleak “azken froga berezia” eskatu ahal dio saileko batzordeari, arautegiak finkatzen dituen salbuespenen artean badago.

Ebaluazio jarraitua egiteko ezarritako metodo honetaz gain zure nota finala igotzeko posibilitateak handitu nahi baldin baduzu, lauhilekoan zehar irakasleak lan osagarriak eta kolaboratiboak egiteko aukera eman ahal dizu. Asignatura eta gradua bukatzeko probabilitateak handitzeko, espediente akademiko ona izateko edota nota finalean alde teorikoari garrantzia kentzeko arrazoiak bitartean. Baina hemen garrantzitsunea ikasteko eta lan egiteko gogoa da. Lan hauek irakaslearekin adostu behar dira.

Lan praktikoaren eskakizuna
Esfortzu formatiboa 2,4 ECTS kreditukoa da, hau da, ikasle bakoitzak lan praktikoan 72 orduetako lana egin behar du. Lan taldean zazpi partaide badira, egindako lan praktikoak 504 orduetako lana erakutsi behar du. Ikasi duzun moduan publizitate sektoreko profesionalek erabiltzen duten lan orduen araberako fakturazioak neurtzeko metodo honekin bat egiten du. Beraz, unibertsitateko ikasleek ere egiten dituzten lan praktikoetan efizientzia eta efikazia aplikatzen ikasi behar dute, lan batek eskatzen duen lan denbora egoki erabiltzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario