miércoles, 14 de febrero de 2024

Kanbanize: proiektuen kudeaketa egokia egiteko beste tresna bat

Asignaturan ikasten ari zaren metodologia proiektuen kudeaketa egokia egiteko formakuntzan zure gaitasunak handitzeko baliagarria da. Zuk guzti honetan ezagutza eta eskarmentu handirik ez izateak ez du esan nahi garrantzitsua ez denik. Kontrakoa, honetaz ezagutza eta eskarmentu gutxi izateak zure enplegagarritasuna mugatzen du. Eta hau da hain zuzen guztiok zuk ikasteko egiten ari garen esfortzuaren helburua: zuk enpresetan ezartzen ari diren lan egiteko metodologia berriak ezagutzea.

Hemen duzu beste software bat proiektuen kudeaketarako erabiltzen dena. Honetarako ere asignaturan praktikatzen ari zaren metodologia egokia da: proiektu baten atazak definitzen jakiteko, atazak kriterioz garatzeko, atazen erregistroa egiteko, atazen fluxua ulertzeko, konpartitzeko, elkar lan egiteko, egindako guztia erakusteko (guztion lana argia eta gardena izatea), proiektuaren indikadoreak ezartzeko etabar. Zuretzat oso egokia den lan egiteko metodologiari buruzko formakuntzaren prozesuan buru belarri aritzea eskatzen dizut, mesedez, zure onerako delako. Esfortzurik gabe ezin da ikasi, ikasi gabe ezin da formatu eta formatu gabe ezin da soldata duina duen lanpostua eskuratu. Eskerrik asko eta aurrera guztiok!


No hay comentarios:

Publicar un comentario