lunes, 5 de febrero de 2024

Agentzia aukeratzea eta blogean azaltzea

Taldeak proiekturako egokia den agentzia bat aurkitu behar du. Agentzia hautatu ondoren, haren izenaren berri eman behar da, eta ikasgaiko beste talde batek ezin du agentzia bera hautatu. Agentzia hautatu ondoren komentario bat idatzi behar da sarrera honetan, agentzia aipatuz eta proiekturako egokia izateko argumentazioen laburpena azaltzen.


EZIN DA AGENTZIARIK ERREPIKATU; beraz, egiaztatu behar da beste talde batek ere ez duela agentzia bera aukeratu talde bakoitzak sarrera honi buruzko iruzkin batean egin behar dituen adierazpenetan.





4 comentarios:

  1. Burutu Agentzia (2. taldea: Maddi, Manuela, Julene, Aitana, Aitane, Irene, Oihana eta Irati)

    Burutu agentzia aukeratu dugu gure proiektuan role playing-a egiteko. Agentzia honen alde egiten dugu, ez bakarrik alorrean duen ospeagatik, baita, gure filosofiarekin eta balioekin bat datorrelako ere. Gainera, Ositos con alcohol enpresari ondo egokituko zaion agentzia dela uste dugu. Izan ere, publizitate kanpainak, branding-a eta sare sozialen kudeaketan lan egiten dute, hau da, esperientzia dute. Guk proposatuko ditugun ideia berritzaileak, Burutu agentziak ere bota ahal lituzkeen ideiak izango dira.

    ResponderEliminar
  2. 4. Taldea: Aitana, Paula, Anne, Jon, Igone, Maddi, Alazne, Itziar, Uxue
    Guk aukeratutako agentzia: LA DESPENSA da, etengabeko sormena eta ideien eraberritze eta hauek duten ahalmenean oinarritzen dena.

    OSITOS birposizionatze eta esentzia berri baten bila dabil; salmentak handitu, produktua gizarteratu eta noizbehinkako kontsumoa baztertu nahi ditu. Horregatik, hautatutako agentziak duen izaera fresko eta berritzaileak eta aurretik beste alkoholdun edariekin egindako kanpainekin lortutako esperientzia ezin hobe egokitzen dira Ositos con alcohol produktuaren beharrarekin.
    Sormen handiko ideiek eta irtenbide berriak etengabe bilatzen egoteak definitzen dituen agentzia denez, muga konbentzionalak gainditzeko aukera ezinhobea dela uste dugu.

    Gainera, etengabeko hazkundean dagoen agentzian dagoela ikusi dezakegu: Madrileko egoitza nagusiaz gain, Espainiako beste hiri batzuetara zabaldu dituzte haien egoitzak, bai eta nazioartera ere..

    Lehen aipatu bezala, beste alkoholdun marka batzuekin aurretiko esperientzia dute: La Casera, Schweppes, Jägermeister edo Tanqueray 0.0 besteak beste..

    Laburbilduz, La Despensa-n ikuspegi freskoa eta esperientzia frogatua eskaintzen dugu OSITOS eraberritzeko. Irtenbide ausarta bermatzen dugu, merkatuan nabarmendu eta salmentak handituz.

    ResponderEliminar
  3. 1. Taldea: Ane Azcue, Andrea Beraza, Leire Garrido, Aiora Lores, Naia Gurruchaga, Inma Ibarrola, June Mota, Ines Martinez eta Jon Ander Pablogorran.

    Hautaturiko agentzia: Putos Modernos (https://www.instagram.com/putosmodernos/)

    OSITOS Con Alcohol enpresa haren izenak dioen moduan, alkoholdun gozokien salmentan oinarritzen da. Era berean, merkaturaturiko produktua alkoholdun gozokia izanik, "errebelde, berritzaile eta dibertigarri" gisa aurkezten da. Testuinguru honetatik tiraka, hautaturiko agentziak oinarri bera mantenduz, ironia eta umoreaz beteriko ezaugarri berdinak partekatu eta birposizionamenduan lagunduko duen agentzia baten aldeko apustua egitea erabaki dugu; hala nola, Putos Modernos.

    Hasteko, batez ere Putos Modernos-en copy biral, deigarri eta hitz egitera edota jendearen artean komentatzera eramaten dituztenetan adituak gara. Gauzak horrela eta batez ere, bezeroa salmenten eta etekinen areagotzean zentratu nahi duenez, sare sozialen bitartez agentzia gisa helburu horiek lortzera eramateko kanpaina ospetsuak burutuko ditugu. Hala nola, banaketa kanal ezberdinen bitartez kontsumitzera eta salmentak handitzera bezeroak zuzenduz.

    Aurretik aipatu bezala, gure bezeroak (Ositos Con Alcohol) sexshop-etan salmentak egiten edota arriskatzeko beldurrik ez daukatela kontuan harturik, agentzia moduan sektore honetan esperientzia daukagu (Diversualentzat egindako kanpaina). Izan ere, merkatu honetan aurretik mugitu izan garenez, aproposak izan gaitezkeela pentsa dezakegu.

    Bestalde, lan taldeari dagokionez, agentzia borobila gara, guztiz osaturikoa; gure Linkedin profilean ikusi daitekeen moduan. Hasteko lidergotza, plangintza erakinkorra eta taldean egoki lan egiteko erreztasuna dituzten soft-skills-ak baliatzen ditugu, besteak beste. Bestetik, hard-skills-etan produktuaren gestioa, sare sozialen kudeaketa, marketina, merkatu ikerketak, salmentak, etab. lantzen ditugu.

    Laburbilduz, agentzia moduan zehazturiko helburuak betetzeko komunikazio plan bereizgarria, probokatzailea eta efizientea aurrera eramango dugu, modu honetan ere, merkatu berrietara iristeko ateak zabalduz.

    ResponderEliminar
  4. 3. taldea: June, Emma, Madalen, Garazi, Maddi, Mireia, Naiara eta Irene

    Aukeratutako agentzia: Trupp

    Briefinga aztertu ondoren, Trupp agentzia aukeratzea pentsatu dugu. Ikusi dugu esperientzia handia duen agentzia osoa dela eta hainbat zerbitzu eskaintzen dituela, hala nola, hainbat hedabidetarako publizitate-kanpainak sortzea, plangintza estrategikoa edo marketin-estrategiak garatzea.

    Zerbitzu hauekin, Trupp-ek Ositos Con Alcohol enpresaren tonu “apurtzaile” eta “errebeldea” osatzen duela uste dugu, era sinple batean biralizatzeko aukera emanez gain, biralizazio horren barnean antolaketa ahalbidetzen duelako. Horrez gain, haien portfolioan ikusi ahal den bezala, agentzia honek esperientzia handia du diseinu arloan. Ositos-en zati oso garrantzitsu bat bere diseinuan datza.

    Aipatzekoa da ere agentzia honek beste edari alkoholdunen marka batzuekin lan egin duela, besteak beste, Bizkaiko Txakolina eta Bodegas Valdemar. Euskadi mailako lanak egin izan arren, Trupp-ek nazionalki lan egiten ere badu esperientzia, adibidez, NH Fournier eta Café Fortaleza eginiko lanekin. Baita nazioartekoki ere, Caprice kanpainarekin.

    ResponderEliminar