Testigantzak

 Komunikazio estrategikoa eta operazionala izeneko asignaturak oso praktikoa diren edukiak eta metodologiak erabiltzen ditu. Ikasteko prozesua oso emankorra izan daiteke metodologia egoki jarraitzen bada, baina horretarako aurreko irakasgai askotan harturiko inertziak ekiditu behar dira, bestela ezinezkoa da asignaturari probetxu handia ateratzea.

Ikusi asignatura sakonago ezagutzeko testigantzak:

2020/21 ikasturtea

UNAI ETXEBARRIA

Aipatu beharra dut lana egiten asko ikasi dudala irakasgaiaren eduki teoriko-metodologikoaren inguruan. Kalitatezko lan bat entregatzeko ahalegina egin dudanez, behin eta berriro irakurri izan ditut eduki teorikoak. Horretan, batez ere Inbound Marketin metodologiaren inguruan ikasi dudana nabarmentzen dut; izan ere, orain arte horren inguruan entzun izan dudan arren, lan hau egin arte ez dut ondo barneratu izan horren helburu eta funtzionamendua.


Aldi berean, kontzeptu tekniko berriak ere ikasi izan ditut; hots, omnikanalitatea, CRM, lead nurturing, loyalty funnel, C.R.O… Metodologiari dagokionez, aurreko lauhilekoan erabiltzen hasi ginen metodologia barneratu dudala uste dut. Prozesu hori luzea izan da niretzat izan ere gauza berri bat da eta batzuetan astuna dirudi, baina horren helburua eta lana hobeto egiteko eskaintzen duen laguntza ulertu izan dut.

Hori ondo aplikatzeko irakasleak blog-ean jarritako argibideak edo horren tutoretzetan agertu izan naiz; izan ere, irakasleak garrantzia handia ematen dio horri gerora begira, etorkizunean enpresa edo agentzia batean lan egiten baldin badugu metodologia hau landuko dugulako. Hortaz, uste dut ikasgaiaren eduki metodologikoak asko barneratu ditutala eta nire etorkizunean oso baliagarriak izango zaizkidala.
 
 
 
Hemen dituzu asignatura honi buruz erderaz egindako testigantza interesgarriak: http://marcom-joseba.blogspot.com/p/testimonios.html 

No hay comentarios:

Publicar un comentario