lunes, 12 de marzo de 2012

Ikastaroa: Marketin Digitalari buruzko Espezializazioa

Sarrera

Internet goitik behera aldatzen ari da Tradiziozko Marketina. Gaur egun, enpresa munduan, marketin kanpainak planteatzerakoan inork ere ez du internet ahazten. Hainbat alderdi hartu behar dira kontuan: adibidez, web orri bat edukitzea, produktu edo zerbitzuak saltzeko bide berri bati ekitea, web analitika (nire bezeroen profila identifikatzea), etab.
 

Metodologia

Eskolak astelehen, asteazken eta ostegunetan 14:30-17:30 izango dira eta beharrezkoa izango da bertaratzea.
Ikasleak ikastaroko irakasleen aholkularitza eta tutoretzaren laguntza izango du proiektua lantzeko. Proiektuaren xedea enpresa bakoitzak interneten hedatzeko ekintza berriak gauzatzeko (edo daudenak zehazteko) marketin plan bat garatzea da.
Horrez gain, ikasleek online prestakuntza euskarri bat ere izango dute (mudle, interneteko plataforma pertsonalizatua, Moodle-en oinarritua) eta bertan, ariketak, tutorialak, material gehigarriak, galdera-erantzun foro bat, etab. aurkituko dituzte.
 

Helburuak

  • Internetek Marketin bide berri gisa eskaintzen dituen aukerak ezagutzera ematea eta bereganatutako ezagutzak azken proiektu batean gauzatzea.
  • Internetek bezeroarekin aritzeko eskaintzen dituen aukerak erakustea: saltzeko bidea, komunikatzeko bidea, harremanetarako bidea "bezeroarekin aritzeko baliabide" gisa.
 

Programa

1. Modulua. Marketin Digitaleko Plana
1.1.- Oinarrizko kontzeptuak: bezeroa/zerbitzaria, azpiegiturak, nabigatzaileak, estilo-orriak, datu-baseak, lengoaiak, etab.
1.2.- Branding Digitala. Komunikazio Plana. Marketin Plana.
1.3.- Nire web orria: helburuak, egitura, itxura, estiloa, wireframe, funtzionalitateak, web organigrama.
1.4.- Gailu mugikorrentzako eta beste gailu batzuentzako web diseinua
2. Modulua. Bilatzaileetako kokapena
2.1.- Usagarritasuna eta bihurgarritasuna I
2.2.- Usagarritasuna eta bihurgarritasuna II
2.3.- Bilatzaileetako kokapen naturala (SEO) I
2.4.- Bilatzaileetako kokapen naturala (SEO) II
2.5.- Bilatzaileetako kokapen naturala (SEO) III
2.6.- Click-en araberako ordainketa. Google Adwords (SEM). Bannerrak.
2.7.- Google Analytics 
2.8.- A/B Testing. Beste SEM plataforma batzuk
2.9.- Web analitika. Adierazleak, Landing Page, Helburuak, Konbertsioak, KPI.

3. Modulua. Sareko Sustapena
3.1.- Web 2. 0 eta Marketin Digitalera bideratutako sare sozialak: blog, twitter, kontaktuen kudeaketa, etab. (SMO) I
3.2.- Web 2. 0 eta Marketin Digitalera bideratutako sare sozialak: blog, twitter, kontaktuen kudeaketa, etab. (SMO) II
3.3.- Web 2. 0 eta Marketin Digitalera bideratutako sare sozialak: blog, twitter, kontaktuen kudeaketa, etab. (SMO) III
3.4.- Web 2. 0 eta Marketin Digitalera bideratutako sare sozialak: blog, twitter, kontaktuen kudeaketa, etab. (SMO) IV
3.5.- Prentsa-oharra. Web idazkera. Jarraipena.
3.6.- Interneteko izen onaren kudeaketa.
3.7.- Interneteko izen onaren kudeaketarako tresnak.
3.8.- Multimedia kudeaketa: flickr, panoramio, picasa, youtube. Marketin birala.

3.9.- Emaila marketin tresna gisa. Newsletterrak-Albiste Buletinak. Banaketa Zerrendak. RSS.
4. Modulua. Interneteko salmenta
4.1.- Merkataritza Elektronikoa. I
4.2.- Merkataritza Elektronikoa. II
4.3.- Web hornitzaileekiko harremanak.
5. Modulua. Konpetentzi digitalak
5.1.- Komunikazio ahalmena (aurkezpen eraginkorrak)
5.2.- Informazioa bilatzeko ahalmena
5.3.- Komunikazioan zaintza konpetitiboa 
Espezializazio Ikastaroko Azken Proiektua: Ikasleek garatu behar duten proiektu bat da eta ikastaroan ikusi den alderdiren bat edo batzuk gauzatzeko eta/edo martxan jartzeko plan bat jaso behar du. Beraz, ikastaroaren amaieran, ikasitakoa ikasleen enpresetan aplikatuko dugu.
Ikasle bakoitzak 30 ordu inguru beharko ditu proiektu bakoitza lantzeko eta proiektuaren garapenean aholka diezaiokeen irakasle/aditu bat izango du tutore gisa.
Adibide moduko proiektuak:
  • Webgune baten zehaztasun funtzionalak.
  • Web analitikaren betekizunak.
  • Lehiaketa publikoko baldintzen plegua.
  • Produktu berri baten online marketin plana.
  • Sare Sozialetan markaren irudia (profilak) lantzea.
  • Markaren irudiaren kudeaketa sistematikoa.
  • Etab.
Proiektuen aurkezpena: 2011eko maiatzaren 31a
 

Nori zuzendua

EIkastaroa nagusiki enpresetako marketin eta komunikazioaren arloetako profesionalei zuzenduta dago, baina beste esparru funtzional batzuetako profesionalentzako ere egokia izan daiteke, esaterako, negozio arduradun, gerente edo zuzendarientzako, eta oro har, interneteko marketin plan bat abian jarri edo garatu nahi duten enpresentzako.
 

Plangintza-Iraupena

  • Elkarrizketak. Hautaketa prozesua.
  • Bertaratzea eskatzen duen prestakuntza (96 ordu, 3 hilabete).
  • Proiektuen tutoretza (12 ordu proiektu bakoitza).
  • Emaitzak ezagutzera ematea.
  • Ikastaroaren hasiera: 2012eko martxoaren 19a
  • Bertaratzea eskatzen duen prestakuntza (14:30-17:30)
 
Martxoa 2012: 19, 21, 22, 26, 27, 28
Apirila 2012: 16, 18, 19, 23, 25, 26
Maiatza 2012: 2, 3, 7, 9, 10, 14, 16, 17, 21, 23, 24, 28, 30, 31
Ekaina 2012: 4, 6, 7, 11  
  • Proiektuen aurkezpena: 2012ko uzatailaren 5a
Izen emate epea: Martxoaren 16a (ostirala)

Euskadi+innovaren gertakarian izen ematea

  • Prezioa: 900,00 €
  • Ordaintzeko erak: Banku transferra, Txartelaren bidez 
  • Data: 2012/03/19-tik aurrera 2012/07/05 arte
  • Ordutegia: 15:30 - 19:30
  • Iraupena: 4 hilabete
  • Lekua: Zamudioko Teknologi Elkartegia. Tecnalia eraikina, #204
  • Honek emana: Mondragon Unibertsitatea
  • Irakaste hizkuntza: Gaztelania
  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Antolatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Maila: Aurreratua

Informazio gehiago

apunta@euskadinnova.net
902 212 006

No hay comentarios:

Publicar un comentario