lunes, 3 de abril de 2017

Erosketa programatikoa, banner-en etorkizuna?

Mikel Lekaroz-ek (IAB Spain) aurkezten duen bezala, web guneetako banner-a krisian dago. Egoera horren arrazoi nagusiena, publizitatea medion menpe geratzen dela. Horren ondorioz, webguneetan kokatzen den publizitatea masiboa bihurtzen hasi da eta, jada, bezerogaiak ez dio kasurik egiten. Lekaroz-ek, Howard Gossage-ren pentsamoldea berreskuratuz, publizitatean kreatibitatea bueltatu behar dela aldarrikatu du. Medioen menpean uzten bada, gehiegizko pubilizitatea emango da, prezioak behera joango dira eta, KPI-en neurketak egiterakoan, zifra ahulak  aterako dira, publizitatearekin lortu nahi den interakzioa desagertuz.

Mehatxu horretaz aparte, AdBlocker programa famatua agetu da. Honek onura gutxi egin diezaioke webguneetako publizitateari, programak webguneetan aurkitzen duen publizitatea ezabatzen baitu.

Profesionalak  esan duen bezala, erosketa programatikoa konsolen bidez egiten den webguneen publizitate hutsuneen salmenta da. Konsola horien bidez, ekosistema programatiko bat sortzen da eta, bertan, iragarleak, agentziak, euskarriak eta datuak batzen dira hutsuneetan publizitate kokapena egiteko prest. Hau egiteko bi modu daude:
  • Eskaintza sabaldua (RTB): iragarleak hutsune bat jartzen du salgai, agentziek apostu egiten dute eta, diru gehiago jartzen duena, hutsunearekin geratzen da.
  • Akordio pribatua: iragarleak hutsune zehatz bat bidaltzen dio marka bati, bien artean prezio bat jartzen diote hutsune horri eta marka hutsunea betezen du.
Banner-a krisi egoeratik ateratzeko, erosketa programatikoaren laguntzaz, Lekaroz-ek 5 konponbide ematen ditu:
  1. Iragarleek formatu gutxiago eskeintzea eta horiek garestiago izatea (eskaintza kontrolatzeko).
  2. Edukiaren eta publizitatearen arteko koherentzia mantentzea.
  3. Kreatibitatearen laguntzaz (engagement) beste formatu batzuk erabiltzea (Skip Ads).
  4. Erosketa-salmenta prozesuan gardentasuna lortzea.
  5. Audientziak erosi eta ez goiburuak (erabiltzailea identifikatu). 


No hay comentarios:

Publicar un comentario