lunes, 13 de marzo de 2023

Ikaskide batek egindako aitorpena formakuntzaren autoebaluazioan

  


Azkenik, aipatu beharra dut lana egiten asko ikasi izan dudala irakasgaiaren eduki teoriko-metodologikoaren inguruan. Lehen aipatu bezala, kalitatezko lan bat entregatzeko ahalegina egin dudanez, behin eta berriro irakurri izan ditut eduki teorikoak. Horretan, batez ere Inbound Marketin metodologiaren inguruan ikasi dudana nabarmentzen dut; izan ere, orain arte horren inguruan entzun izan dudan arren, lan hau egin arte ez dut ondo barneratu izan horren helburu eta funtzionamendua.

Aldi berean, kontzeptu tekniko berriak ere ikasi izan ditut; hots, omnikanalitatea, CRM, lead nurturing, loyalty funnel, C.R.O… Metodologiari dagokionez, aurreko lauhilekoan erabiltzen hasi ginen metodologia barneratu dudala uste dut. Prozesu hori luzea izan da niretzat izan ere gauza berri bat da eta batzuetan astuna dirudi, baina horren helburua eta lana hobeto egiteko eskaintzen duen laguntza ulertu izan dut.

Hori ondo aplikatzeko irakasleak blog-ean jarritako argibideak edo horren tutoretzetan agertu izan naiz; izan ere, irakasleak garrantzia handia ematen dio horri gerora begira, etorkizunean enpresa edo agentzia batean lan egiten baldin badugu metodologia hau landuko dugulako. Hortaz, uste dut ikasgaiaren eduki metodologikoak asko barneratu ditutala eta nire etorkizunean oso baliagarriak izango zaizkidala.

AMEN!

No hay comentarios:

Publicar un comentario