viernes, 9 de febrero de 2024

Ikertu aurretik, zer nahi den definitu, metodologia aplikatu eta datu garrantzitsuenak ondorioztatu behar dira (Ishikawaren edo kausa-efektuaren diagrama)

Irakasgai honetan, errendimendu handiko talde baten oinarrizko gaitasunetik abiatuta proiektuak kudeatzen ikasten ari gara, eskura ditugun irizpideak eta ezagutzak identifikatu, ulertu, aztertu eta aplikatzeko abileziak handitzeko asmoz. Guzti hau ikasle bakoitzeko atazetan eta bezeroarentzako azken proposamenean ahalik eta kalitate handiena lortzeko nahiarekin egin behar dugu. Beraz, ikerketa-faseari ekiteko, teorian ikusi ditugun bi ideia garrantzitsuak gogorarazten dizkizut:

1. Ikertzeko fase honetan bilatzen diren datuak hurrego faseetan hartuko diren erabakien sustenguak izango dira. Ondorioz, azterketa zabala eta sakona egin behar da proiektuaren atal nagusiak ezagutzeko eta plangintzarako interesgarriak izan daitezekeen datuak bilatzeko. Marketineko asignaturan ikasitakoaren gainetik komunikazio plangintzan funtsezkoak diren atalak aztertu behar dira. Ikerketa hasi baino lehen briefing-ak markatzen duen ingurunean ikertzeko aspektu garrantzizkoak identifikatzeko hausnarketa egin behar da, ikerketaren esfortzua ahalik eta emankorrena izateko (Kausa-Efektu Diagrama /Arrain-hezurreko Diagrama/Ishikawa-ko Diagrama). Pentsamendu analitikoa aplikatu behar da.

2. Bezeroari aurkezteko datuak argudiatu behar dira plangintzan aplikatzeko garrantzia erakusten. Iragarleak datu horien baliagarritasuna uneoro ikusi behar du. Iragarleak agentziak egindako ikerketaren emaitzak ikusi behar ditu. Datuak informazio bihurtu behar dira plangintzan egokiak diren erabakiak hartzeko.

Lan praktikoaren dokumentuan ikerketa aurkezteko bi gauza egin behar dira:

1. Taldeak ez du ikerketa azalduko, ikerketa horren emaitzak AMIAren bidezko azalpena baizik.  Ikertu dituen atalak eta datuak egituratu, argudiatu eta erabili dituen metodologiak azaldu behar ditu. Metodologiaren azalpen zehatzagoak dokumentuaren eranskinetan sartuko dira. BERAZ, PLANGINTZAREN DOKUMENTUAN EZ DA IKERKETAREN OHIKO GARAPENA ENTREGATZEN. Eta horrexegatik ondo eta garbi azaldu behar dira AMIAko datuak, agentziaren ikerketaren ondorioak direnak.

2. AMIA-aren aurkezpenean ohiko matrize batean azaldu ahal behar dira datuak (garrantziaren arabera sailkaturik) eta gero datu bakoitza azaldu behar da erabili diren informazio-iturriak edota metodologiak azaltzen ere. Informazio-iturriak oin-oharren bidez aipatu behar dira AMIA azaltzen denean. AMIAren punturen batean azaldu behar den informazio-iturririk edo metodologiarik badago, planaren eranskinetan gehitu daiteke azalpena.

AMIAn ondorio bat arrazoitzeko, ondorioaren oinarri diren datuak azaldu behar dira. Bigarren mailakoa bada, informazio-iturriaren kalitatea adierazi. Primerioa bada, eranskinetan azaldu erabilitako metodologia. Funtsezkoa da ondorioak komunikazio-planean erabakiak hartzeko duen garrantzia azaltzea. Azalpen horien bidez, ondorioaren garrantzia eta AMIA barruan izan dezakeen sailkapena ezagutu ahal izango ditugu, baita planean erabakiak hartzeko kontuan har daitekeen ere.

AMIAn nabarmendu nahi duzun ondorio edo datuaren garrantzia onartzeko, erantzun galdera honi: Planeko zer erabakitarako izan daiteke datu hori? Erantzunik ez baduzu, datuak ez luke AMIAn agertu behar. Datuak izan ahal duen eragina zenbat eta garrantzitsuagoa izan, orduan eta garrantzitsuagoa izango da AMIA datua. Beraz, datua AMIAn aurkezteko planaren testuinguruan duen garrantzia argudiatu behar da.

CAME azterketa egitea komenigarria da pentsamendu estrategikoa aplikatzeko, baina plangintzan aplikagarriak izan litezkeen jokaerak aditzera emateko. Orain ez baita unea plangintzaren ekintzak erabakitzeko. Beraz, CAME azterketa laburra egin behar da, agentziak egidako ikerketaren ondorioak ondo azaltzea bigarren hitoko garrantzitsuena delako.


Hurrengo artikulu honek lagundu diezazuke hobeto ulertzen zergatik aplikatu behar den merkataritza-komunikazioko plan bat egiteko helburuarekin pentsatzen ikasteko egiten dugun prestakuntza-ahaleginaren barruan kausa/efektu diagramaren kontzeptua. Beraz, asignaturan eta talde-lana eginez, pentsamendu analitikoaren zeharkako gaitasuna hobetu dezakezu. Tira, bizitza osorako diren gaitasun horietako bat. Animatu irakurtzera, lan praktikoan aplikatzeko kontzeptua ulertzen lagunduko baitizu. Honela hasten da:

Hace unos meses, el mítico diagrama de Ishikawa, popularmente conocido como diagrama de causa-efecto, se me apareció sin avisar ideando una experiencia de aprendizaje. Tengo que pedir disculpas al señor Kaoru porque de su técnica solo me quedé con la raspa. Ella me ha proporcionado un juego tremendo a la hora de generar otras dinámicas asociadas a objetivos diversos. Sigue leyendo, que te las voy compartiendo.

Informazio-iturria: Redca (consultoría artesana)

Egilea: Ana Rodera

Egizu klik irudian artikulu osoa irakurtzeko.

 

 



No hay comentarios:

Publicar un comentario