lunes, 1 de abril de 2024

Nola identifikatu norberaren Hard Skills eta Soft Skills-ak?

Jada lanaren azken aldapan gaudela, txostena egin eta beste talde baten txostena zuzendu ostean, norberak proiektua burutu ondoren lortutako hard eta soft skills-ak identifikatu eta azaldu behar ditu. Batzuetan, barne azterketa hau egitea zaila denez, kontzeptuen nondik norakoak azaltzen dituen eta gainera, adibideak eskaintzen dituen txosten bat atxikitzen dugu ekarpenaren amaieran.

Artikulu honen arabera, hard skills-ak identifikatzeko erabili daitekeen metodologia bat galderak egitea izan daiteke. Zure buruari galdetu diezaiokezu, adibidez:

    Zein ezagutza eta gaitasun teoriko eta praktiko lortu ditut proiektu honi esker?

Bestetik, soft skills-ak identifikatzeko, zure buruari egoera bat planteatzea eta horri nola aurre egingo zeniokeen galdetzea gomendatzen du artikuluak. 

Artikulu honi esker, norberak bere txostena garatzea errazagoa izan daiteke. Adibidez, gure proiektuan  garatutako hard skill bat excelaren kudeaketa izan daiteke. Soft skills-ei dagokienez, erresilientzia proiektu honetan garatutako gaitasun bat izan daiteke. 

Gehiago irakurtzeko egin klik hemen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario