Behin komunikazio-plana eginda, komunikazio-plan baten zuzenketa aurkezten zaigu laugarren hito honetan. Horregatik, ekarpen honekin komunikazio-plan batean agertzen diren akats ohikoenak azaldu nahi dizkizuegu:
Entzuleak ez ezagutzea. Mezua bidali nahi dugun pertsonak behar bezala ez aztertzea, akats larria da komunikazio-plan bat sortzeko, beraz, gure xede taldeko pertsonei kontuan hartzen ez bada, mezua ez da ondo ailegatuko eta ezingo dira aurretik adostutako helburuak bete
Helburu zehatzik ez izatea. Helburu zehatz, argi eta berariazkorik gabe, oso zaila da jakitea komunikazio estrategia hori eraginkorra den ala ez. Horretarako, helburu zehatzak eta kuantifikatuak ezarri behar dira kanpainaren eragina neurtzeko.
Hedabideak modu desegokian aukeratzea. Hedabide bakoitzak bere ezaugarriak eta mugak ditu, eta garrantzitsua da mezua aukeratutako bitarteko bakoitzera egokitzea, mezua eraginkorragoa izan dadin. Horretarako, beharrezkoa da hedabide bakoitza aldez aurretik ikertzea eta errentagarria den ala ez begiratzea. Baliabideak gaizki hautatuz gero, baliteke kanpaina ez iristea ez helburuetara, ez audientziara.
Mezu nahasiak. Kanpainan egindako mezuetan koherentzia eta argitasun faltak jendearengan nahasmena eta desfidantza sor dezake. Horregatik, garrantzitsua da mezuak komunikazio bide guztietan sendoak izatea.
Koherentzia falta. Komunikazio-plan baten zati guztiek konektatuta egon behar dute, eta koherentzia izan behar dute elkarren artean. Komunikazio-plan batek koherentziarik ez badu, markaren aldetik irudi negatiboa sor dezake. Beraz, oso garrantzitsua da idatzi den guztia berrikustea, inkoherentziak badaude zuzentzeko eta eduki garrantzitsuak azalpenik gabe ez uzteko.
Lehiakideak kontuan ez hartzea. Oso garrantzitsua da komunikazio kanpaina bat planifikatzean lehiakideak eta haiek egindako komunikazio estrategiak kontuan hartzea, plan berri bat egiterako orduan haiek egindako akatsak ez errepikatzeko. Horri esker, kanpaina eraginkorra izango da. Beraz gure markaren lehiakideak ez aztertzea akats handi bat izango litzateke.
Informazio iturriak:
Los 5 errores que debes evitar en tu plan de comunicación | OBS Business School
Plan de Comunicación: 6 errores para un fracaso anunciado | Gabriel Patrizzi
3 errores al armar una estrategia de comunicación - sonia yanez
No hay comentarios:
Publicar un comentario