Marketin Digitalari Buruzko Espezializazioa Prezioa: 900 Euro
Internet goitik behera aldatzen ari da Tradiziozko Marketina.
Gaur egun, enpresa munduan, marketin kanpainak planteatzerakoan inork ere ez
du internet ahazten. Hainbat alderdi hartu behar dira kontuan: adibidez, web
orri bat edukitzea, produktu edo zerbitzuak saltzeko bide berri bati ekitea,
web analitika (nire bezeroen profila identifikatzea), etab.
Data:
2014/03/25 -tik aurrera 2014/09/30 arte.
Ordutegia: Astearteak eta osteguneak 15:00etatik 19:00etara. Prezioa: 900 euro. Antolatzailea: Miramon Enpresa Digitala. Lekua: Mikeletegi pasealekua 56, 1. 20009 Donostia. mapa ikusi |
Nori zuzendua
Ikastaroa nagusiki enpresetako marketin eta komunikazioaren
arloetako profesionalei zuzenduta dago, baina beste esparru funtzional
batzuetako profesionalentzako ere egokia izan daiteke, esaterako, negozio
arduradun, gerente edo zuzendarientzako, eta oro har, interneteko marketin
plan bat abian jarri edo garatu nahi duten enpresentzako.
Eskolak astearte eta ostegunetan 15:00-19:00 izango dira eta
beharrezkoa izango da bertaratzea.
Ikasleak ikastaroko irakasleen aholkularitza eta tutoretzaren
laguntza izango du proiektua lantzeko. Proiektuaren xedea enpresa bakoitzak
interneten hedatzeko ekintza berriak gauzatzeko (edo daudenak zehazteko)
marketin plan bat garatzea da.
Horrez gain, ikasleek online prestakuntza euskarri bat ere
izango dute (mudle, interneteko plataforma pertsonalizatua, Moodle-en
oinarritua) eta bertan, ariketak, tutorialak, material gehigarriak,
galdera-erantzun foro bat, etab. aurkituko dituzte.
1. Modulua. Nire webgunea
2. Modulua. Bilatzaileetako
ikusgarritasuna
3. Modulua. Sareko
sustapena
4. Modulua. Interneteko
salmenta
5. Modulua. Espezializazio
Ikastaroko Azken Proiektua:
Ikasleek garatu behar duten proiektu bat da eta ikastaroan
ikusi den alderdiren bat edo batzuk gauzatzeko eta/edo martxan jartzeko plan
bat jaso behar du. Beraz, ikastaroaren amaieran, ikasitakoa ikasleen
enpresetan aplikatuko dugu.
Ikasle bakoitzak 30 ordu inguru beharko ditu proiektu bakoitza
lantzeko eta proiektuaren garapenean aholka diezaiokeen irakasle/aditu bat
izango du tutore gisa.
Adibide moduko proiektuak:
Elkarrizketak. Hautaketa
prozesua.
Bertaratzea eskatzen duen
prestakuntza (15:00-19:00)
Iraila 2014: Kurtsoko
amaierako proiektua
Proiektuen aurkezpena:
2014eko irailaren 30a
Informazio gehiago
jaso nahi izanez gero, edo izena emateko, jo http://www.euskadinnova.net
helbidera, edo 943 000 999 telefonora deitu.
|
martes, 11 de marzo de 2014
Marketin Digitalari Buruzko Espezializazioa
Etiquetas:
3. gaia,
formakuntza-jarduerak,
joseba etxebarria
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario