Mostrando entradas con la etiqueta formakuntza-jarduerak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta formakuntza-jarduerak. Mostrar todas las entradas

sábado, 29 de abril de 2023

Maiatzaren 2ko eskola praktikoa

 Maiatzaren 2ko eskola praktikoa metabertsoari eta errealitate areagotuari buruzko jardunaldia izango da. Teknologia horiek ikasleen enplegagarritasuna handitzeko aukera ematen dute, gero eta profesional gehiago beharko diren garapen eremu berriak baitira.

AYR?GO! jardunaldiek (Are You Ready? Go!) gaitasun lehiakorrak eta garatzen ari diren jakintza-arloak aurkeztea dute helburu, publizitateko ikasleek beren prestakuntza-ahalegina unibertsitatean nahiz unibertsitatetik kanpo bideratu dezaten, enplegua lortzeko aukerak hobetzeko.

Enplegagarritasunerako oinarrizko estrategia da enpresei balioa eman diezaiekeen arloren batean ezagutza duen pertsona gisa bakoitza bere burua posizionatzea. Ikasgaian ikasteko eta lan egiteko plangintza, estrategia eta metodologia aztertzen ditugu. Ez litzateke praktika zoragarria izango ikasleek ezagutza hori enplegua lortzeko helburuan aplikatzea?

Maiatzaren 2an ikasgaiko talde guztientzako eskola praktikoa fakultateko auditorioan izango da. 11:30etik 13:30era. Metabertsoa, errealitate areagotua eta enplegagarritasuna izango ditugu hizpide. Ez ezazu galdu eskola praktiko ofiziala dela!


 

miércoles, 2 de marzo de 2022

AYR?GO! VIII. Jardunaldia

 


 

Jardunaldiaren izenburua: Bideoaren sekretuak marka pertsonala garatzeko.

Profesional gonbidatua: Oscar Bilbao, Herederos de Rowan enpresako bazkide-fundatzailea eta “Los secretos del video. Guía transmedia para streamers, blogueros y marcas” izenburuko liburuaren egilea.

Lekua: Fakultateko Auditorioa. Leioako Campusa. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Eguna: 2022ko martxoaren 9a, asteazkena

Egitaraua:

12:00 Jardunaldiaren aurkezpena: Joseba A. Etxebarria, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko irakaslea.

12:15 Hitzaldia: “Publizitate-ikasleen enplegagarritasuna hobetzeko irizpideak”. Joseba A. Etxebarria, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko irakaslea.

12:30 Hitzaldia: “Bideoaren sekretuak marka pertsonala garatzeko”. Oscar Bilbao, publizitate-sortzailea eta Herederos de Rowan enpresaren fundatzailea.

13:20 Galderak eta iruzkinak.

13:45 Jardunaldiaren amaiera.

 

martes, 24 de marzo de 2020

Kreatiboa izan nahi?

Estimado profesor

Tras el éxito de ediciones pasadas, desde Miami Ad School queremos repetir la experiencia con las becas para universitarios creativos 2020 y, una vez más, hacerte parte de nuestro proyecto.
Ofrecemos 3 nuevas becas completas para estudiar el Portfolio Program en Miami Ad School Madrid por un periodo de 6 meses. ¡Sí, este año damos una beca más!
Buscamos a tres estudiantes con talento y ganas de ser los mejores creativos de la industria creativa. ¿Será alguno de tus estudiantes? 

Como se demostró en 2018 y 2019, nadie conoce a sus estudiantes mejor que su profesor. 
Por eso seguimos contando con tu ayuda, confiamos en tu criterio y queremos que nos propongas los candidatos que consideres que podrían ser ganadores de nuestras becas. Una vez tengamos la lista de candidatos, les mandaremos un brief y elegiremos entre los mejores a los/as tres ganadores/as. 

Desde Miami Ad School Madrid seguimos entusiasmados con la idea de trabajar juntos para ayudar a potenciar a los jóvenes talentos.  ¿Nos ayudas a buscar a los 3 futuros creativos más premiados de la industria creativa?
Descubre la experiencia de los alumnos premiados en las ediciones de 2018 y 2019

martes, 28 de enero de 2020

Actívate...

...eta enplegua lortzeko esfortzu planifikatua egizu. Asignaturan teknologia berriek eskaintzen dizkizuten enplegua lortzeko posibilitateak behin eta berriz gogoratzen dizkizut. Marketing digitalaz gurekin ikasitakoaz gain, gauza asko ikasi ditzazkezu interneten, doako edo kostu gutxiko formakuntzaren bidez, Googleko Actívate kanpaina, kasu. Beraz...

¡Actívate!



miércoles, 17 de abril de 2019

Zure enplegagarritasuna garrantzitsua da guretzat

Horrexegatik esfortzu handia egin dugu ikasleen talde batek, profesional gonbidatuak eta irakasleak, zure enplegagarritasuna handitzeko formakuntza egokia ematen. Oso ekitaldi interesgarria antolatu genuen atzo IV. AYR?GO! jardunaldian. Ekitaldira joan bazinen zure testigantza sarrera honen iruzkinetan ekarri ahal duzu joan ez zirenek ezagutu dezaten. Eskerrik asko.







viernes, 12 de abril de 2019

Jardunaldia: Lerro estrategikoak gauzatze-planekin lotzea CPM (Corporate Perfomance Management) tresnen bidez


Ekitaldia • Doakoa •  2019ko maiatzaren 8a  •  Bizkaia Enpresa Digitala. Bizkaiako Teknologi Elkartegia. Tecnalia eraikina, 204
 
Enpresek, erabakiak hartzeko, iraganeko datuak aztertzeaz gain, gero eta beharrezkoagoa dute etorkizuneko egoerei aurrea hartzea eta horretarako Corporate Performance Management (CPM) tresnak erabilgarriak dira.

Transferentzia, bezero, hornitzaile edo transakzio ugarirekin lan egiten duten enpresa eta erakundeentzat oso lagungarriak dira CPM soluzioak, hainbat lan errazten baititu: besteak beste, finantza-eta egoera-txostenak egitea, kudeaketa estrategikoa, finantza-kontsolidazioa, kostu-azterketa, aurrekontu-prestaketa, plangintza, errentagarritasun-eredua eta optimizazioa; Horretaz gain lehendik dauden datuak aurrez aztertzea ere garrantzitsua da.

Jardunaldi honetan merkatuan eskuragarri dauden CPM erreminta ezberdinak aipatuko dira eta BOARD-ekin sakonduko da. Honek ingurune integratu bakarrean CPM, BI eta Predictive Analyctics teknologiak biltzen diu, aukera emanez aginte-koadroak izateko, analisi prediktiboak egiteko eta ‘What If' / ‘What for' egoerak simulatzeko. 

EGITARAUA:
Sarrera: BI, CPM eta analisi prediktiboa
Erabakiak hartzea eskatzen duten egoerak aztertzea (zatika)
BOARD funtzioak eta CPM erremintak:
• Finantza- eta kudeaketa-txostenak egitea
• Aginte-koadroak eta analisia
• Aurrekontua
• Kudeaketa estrategikoa
• Finantza finkapena 


NORENTZAT:
Finantza, produkzio edo salmenta arlotan erantzunkizun edo interesa duten profesionalak, edozein sektoretakoak. 


HIZLARIA:
Mikel Lasa, EHUko telekomunikazio-ingeniaria. Eutik enpresaren bazkide sortzailea; 15 urte baino gehiagoko esperientzia aholkulari gisa, datuen analisi business intelligence eta corporate performance management alortan. Irakasle gisa dihardu hainbat master eta tailerretan BI teknologien inguruan. 


Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, Euskadi+innova web orrian sartu.
 
Ikastaro eta jardunaldi gehiago hemen ikus ditzakezu.

miércoles, 13 de marzo de 2019

Doako ekitaldi gomendagarria: Datuak balioan eraldatzeko erronka nire enpresarentzat

Sortzen eta biltegiratzen diren datuen kopurua esponentziala da, baina hau ez da nahikoa. Balioa izan dezaten, tresna berrietan pentsatu beharra daukagu, informazio honen tratamenduan lagun diezagun. Gakoa datuak nola lortu, antolatu, tratatu eta enpresa mailako ondorioak atera eta erabakiak hartzeko nahikoa garatu den analisia egiteko gaitasunean datza. Teknika analitiko hauen aplikazioak, onurak/hobekuntzak suposatu ditzazke mantenu prebentibo eta iragarpenean, produkzio gaitasunean, produktuaren eta zerbitzuaren kalitatean, kontsumo eta baliabideen optimizazioan…. Jardunaldian zehar, eta gai honen inguruan, adituek ondorengo kontzeptuak helduko dituzte Big Data, Machine Learning, Adimen Artifiziala, Zibersegurtasuna, Legeria… ezarpenerako adibide errealekin.

Informazio gehiagorako sakatu irudian:

https://www.gipuzkoatic.eus/eu/aurkezpena

2019 martxoak 26

9:00 - 9:05 Hasiera
Javier Diéguez Barriocanal (Zuzendaria, Basque Cybersecurity Centre)
9:05 - 9:35 Big Data: Ilusiotik errealitatera
Urko Zurutuza (Datuen Analisia eta Zibersegurtasunerako ikerketa taldeko koordinatzailea, Mondragon Unibertsitatea)
9:35 - 10:05 Nola eragiten duten azken aldaketa normatiboek tratamentu masiboetan: segurtasuna eta konfidentzialtasuna
Iñaki Pariente de Prada (Bazkide sortzailea, DAYNTIC LEGAL)
10:05 - 10:30 Smart data & Industry4.0: Industria inguruko erabileraren kasuak. Datuetatik baloreak sortuz
Naiara Goia (Senior Manager – Innovation & Technology, MONDRAGON Corporation)
10:30 - 11:00 Big Data kudeaketaren arkitektura eraginkorrak
Aitor Arnaiz (Informazio Inteligenteen Sistema Unitateko Zuzendaria, IK4- Tekniker)
11:00 - 11:30 * Atsedenaldia, kafea
11:30 - 12:00 DevOps beharrak ulertuaz Big Data paradigman
Ana Torres (Big Data-ren Arkitekturaren Teknologa aditua, Tecnalia Research & Innovation)
12:00 - 12:30 Process Mining prozesu industrialei aplikatua eta Lenguaia Naturala
Aitor Moreno (Inteligentzia Artifizialeko Departamentuko Arduraduna, Instituto Ibermática de Innovación)
12:30 - 13:00 Segurtasuna eta Big Data, hurbilketa sistemikoaren beharra
Carlos Abad (Zuzendari orokorra, ZIUR fundazioa)
13:00 - 13:30 Makina ikastearen erronkak Biga Data garaian
Miguel Ángel Veganzones (Artificial Intelligence Director, Sherpa.ai)
13:30 - 14:00 Datuen bidezko Eraldatze Digitala, ipuinetatik errealitatera
Jon Salvidea (Ko-Sortzailea eta negozio arloko Arduraduna, Savvy Data Systems)

martes, 6 de marzo de 2018

Ekitaldi gomendagarria: INNOVA Bilbao 2018



http://www.innova-bilbao.com/

¿Qué es Innova Bilbao?

La innovación no sólo sirve para aprender a construir el futuro: también es la mejor brújula para guiarse en el presente. Las viejas fórmulas han dejado de funcionar; en el actual contexto económico, y en un mundo en el que la competencia es global hasta para la empresa más pequeña, sólo quienes se arriesgan pueden aspirar al éxito. Desde 2013 EL CORREO ofrece con Innova Bilbao un foro para la creatividad empresarial, un espacio de formación único y un punto de encuentro para quienes luchan día a día por abrir nuevos caminos. Este año, la sexta edición de Innova Bilbao (que se celebrará en el Museo Guggenheim Bilbao el 20 y 21 de abril) volverá a ofrecer un completo programa formativo con los mejores expertos en innovación y negocio digital de nuestro país en campos tan diversos como marketing digital, las nuevas tecnologías, la economía, Internet o el emprendimiento.
 

jueves, 15 de junio de 2017

lunes, 8 de mayo de 2017

Influencers Marketing

Jardunaldi honetara joan nahi baldin baduzu, zure irakaslearekin kontaktuan jarri. Eskerrik asko.



martes, 25 de abril de 2017

Pantaila anitzetarako bidea komunikabideetan: telebista, internet eta mugikorrak

Maiatzaren 2an, asteartean, 10:00etan Gizarte eta komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan.

Hizlaria: Rosa Díez Urrestarazu (EITBko Euskadi Irratia eta Gaztea Irratietako Zuzendari ohia / Ex-directora de Radio Euskadi y Euskadi Gaztea)

jueves, 20 de abril de 2017

Hoy es marketing 2017

Jardunaldi hau gomendagarria da. Egizu klik irudian informazio gehiago izateko.


http://www.hoyesmarketing.com/hoy-es-marketing-bilbao