viernes, 12 de abril de 2019

Jardunaldia: Lerro estrategikoak gauzatze-planekin lotzea CPM (Corporate Perfomance Management) tresnen bidez


Ekitaldia • Doakoa •  2019ko maiatzaren 8a  •  Bizkaia Enpresa Digitala. Bizkaiako Teknologi Elkartegia. Tecnalia eraikina, 204
 
Enpresek, erabakiak hartzeko, iraganeko datuak aztertzeaz gain, gero eta beharrezkoagoa dute etorkizuneko egoerei aurrea hartzea eta horretarako Corporate Performance Management (CPM) tresnak erabilgarriak dira.

Transferentzia, bezero, hornitzaile edo transakzio ugarirekin lan egiten duten enpresa eta erakundeentzat oso lagungarriak dira CPM soluzioak, hainbat lan errazten baititu: besteak beste, finantza-eta egoera-txostenak egitea, kudeaketa estrategikoa, finantza-kontsolidazioa, kostu-azterketa, aurrekontu-prestaketa, plangintza, errentagarritasun-eredua eta optimizazioa; Horretaz gain lehendik dauden datuak aurrez aztertzea ere garrantzitsua da.

Jardunaldi honetan merkatuan eskuragarri dauden CPM erreminta ezberdinak aipatuko dira eta BOARD-ekin sakonduko da. Honek ingurune integratu bakarrean CPM, BI eta Predictive Analyctics teknologiak biltzen diu, aukera emanez aginte-koadroak izateko, analisi prediktiboak egiteko eta ‘What If' / ‘What for' egoerak simulatzeko. 

EGITARAUA:
Sarrera: BI, CPM eta analisi prediktiboa
Erabakiak hartzea eskatzen duten egoerak aztertzea (zatika)
BOARD funtzioak eta CPM erremintak:
• Finantza- eta kudeaketa-txostenak egitea
• Aginte-koadroak eta analisia
• Aurrekontua
• Kudeaketa estrategikoa
• Finantza finkapena 


NORENTZAT:
Finantza, produkzio edo salmenta arlotan erantzunkizun edo interesa duten profesionalak, edozein sektoretakoak. 


HIZLARIA:
Mikel Lasa, EHUko telekomunikazio-ingeniaria. Eutik enpresaren bazkide sortzailea; 15 urte baino gehiagoko esperientzia aholkulari gisa, datuen analisi business intelligence eta corporate performance management alortan. Irakasle gisa dihardu hainbat master eta tailerretan BI teknologien inguruan. 


Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, Euskadi+innova web orrian sartu.
 
Ikastaro eta jardunaldi gehiago hemen ikus ditzakezu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario