Babesletza
on baten garrantzia kirolean
López Lorenzo, Leire
Gaur egun kirol-babesletzak garrantzi handia hartu izan du eta oso
garrantzitsua bilakatu da. Esan daiteke, babeslerik gabe ez litzatekeela
posible izango hainbat gauza egite. Kirolen artean desberdintasunak daude eta
minoriztuta dauden kirolentzat, babesletzak erabateko garrantzia har dezake.
Noraino behar dugu babesletza? Zein punturarte
izaten dugu kontuan hedatzen dugun enpresa edo pertsonaren irudia? Kaltetu
dezake gure kirol taldea? Kaltetu dezake ekitaldi bera ere?
Sponsorrak(enpresa edo pertsona izan
daitekeena) kirol arloan laguntza ekonomikoa eskaintzen du etekin publizitario
eta finantzieroaren truke. Hau da, kirol ekitaldi, talde edo gizabanakoak
sponsorraren irudia eraman behar du laguntza ekonomiko horren truke; era
honetan, marka eta publiko objektiboaren artean lotura emozionala sortzen
delarik.
Esan bezala, kirol
babesletzak ekar ditzakeen onuren artean, enpresaren notorietatea handitzea da,
hau da, euskarri desberdinetan sponsorraren irudia agertzea. Bestetik, kirol
ekintza, talde edota pertsona jarraitzen duten pertsona kopurua oso handia da
eta gainera, audientzia hori publiko objektiboarekin lotu dezakegu. Motibatuta
eta ineteresa daukan publikoa delako. Halaber, hedabideetan agertzeko aukera
paregabea da, bitarteko anitzetan agertzeko aukera. Besteak beste, kirol
taldeko argazki batean, futbol partidu batean kirolari batek sartutako golaren
bideoan, formula bateko lasterketak gidari irabazlearen kotxea, etab.
Horrez
gain, aukera aparta da ere, enpresa bera, bere publiko objektiboarekin
konektatzeko eta enpresa beraren baloreak zeintzuk diren ezagutzeko.
Beraz, zer da
garrantzitsua babesle izan nahi duzunaren edo enpresa babesle bat behar denean?
Argi izan behar dira zeintzuk dira gure baloreak eta zein motatako enpresarekin
erlazionatu nahi garen. Oso garrantzitsua baita zein izenarekin edo zein
irudirekin erlazionatuko gaituzten. Gauza positiboak bi alderdiei irabazietara
eramango dituzte baina alderi baten gauza negatiboak bien porrota ekar dezake.
Red Bull da
kirol-babesletzaren eredurik adierazgarriena. Marka honek, muturreko ekitaldiak
eta kirolariak babesten ditu “Te da alas” lelopean. Adibide gisa, Felix
Baumgartner estratosferatik bota zeneko ekintza, itsaslabarretako jauziak,
formula 1eko taldea, etab.
Bibliografia
1.
Grupo
Eutotax
2.
Educadictos.
com
3.
Elconfidencial.com
4.
Dreamatch.mx
5.
Juan Corbera
http://juancorbera.com/las-claves-del-marketing-de-red-bull-que-siempre-puedes-aplicar-a-tu-negocio/
No hay comentarios:
Publicar un comentario