martes, 19 de abril de 2016

Lan praktikoaren entrega astebete atzeratu ahal da

Lan praktikoen kronogramak orohar ez dira betetzen ari, ondorioz, lan praktikoa bukatzeko epea aste bat luzatzea erabaki dut. Beraz, lan praktikoa entregatzeko azken eguna maiatzaren 2a izan daiteke, baina datorren astelehenean ere irakasleak nahi duen taldeari lana hartuko dio. Honela egingo duen taldeak ezarritako deadline betetzeko ahalmena izan duela erakutsiko du.  Beraz, lan praktikoaren kronograman ezarritako egunean, apirilak 25, lan praktikoa entregatu nahi duen taldeak irakasleari eman diezaioke.

Maiatzaren 2an entrega egiteak hasierako deadline bete egin ez dela erakusten du, baina denborarekin problemak dituzten lan taldeek komunikazio plangintza hobeto egiteko posibilitatea izango dute.

Lana irakasleri eman baino lehen entrega egiteko baldintzak ondo errepasatu, mesedez. Entrega egiteko dokumentazio guztia paperezko euskarrian zein digitalean entregatu behar da, eGelan lanaren entrega egiteko fitxa barne. Partaide guztiek fitxa sinatuko dute entrega egiteko unean eta irakaslearen aurrean.

Eta ez ahaztu epez kanpo (maiatzaren 2ko eskola eta gero) ezingo dela ezer entregatu.

Eskerrik asko.



Ekin gogor lanari eta beti... umore onez, jakina. ;-)

No hay comentarios:

Publicar un comentario