lunes, 6 de junio de 2016

Lanpostua lortzeari ekin diezaiokezu dagoeneko: hona hemen zuretzako egokia den lan eskaintza bat

Unibertsitatean ikasitakoa, bai ezagutzak bai lan egiteko gaitasunak, aplikatzeko lanpostua bilatu ahal duzu dagoeneko.

Hemen duzu zuk gure asignaturan ikasitakoa eta praktikan jarri duzuna aplikatzeko lan eskaintza: 




Eskatzen dena:
  • Ikuspegi komertziala izatea 
  • Merkatuaren tendentziak eta konpetentzia aztertzeko gaitasuna 
  • Bezero potentzialak identifikatzeko gaitasuna 
  • Bezero ikuspegia eta bezeroen nahi eta beharrekin konektatzeko gaitasuna 
  • Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna 
  • Iametzako garapen taldearen eta merkatuaren arteko zubi lana egin beharko du, beraz IKTen inguruko ezagutzak eta zaletasuna izan beharko ditu.  
  • Proiektuen aurkezpenak prestatu eta egiteko gaitasuna 
  • Kudeaketarako gaitasuna 
  • Euskaraz jakitea 

Eskaintzen dena: 
  • Lanaldi osoko kontratua 
  • Proiektu bizi bateko lan-taldeko kide izatea 
  • Euskara, parte-hartzea eta berdintasuna baliotzat dituen talde batean integratzea 

Interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, 2016ko ekainaren 11a baino lehen, "komertziala-lanpostua-2016" erreferentzia adieraziz.

 Animoa eta arraskata izan!

Informazio-iturria: argia.eus

No hay comentarios:

Publicar un comentario