jueves, 2 de febrero de 2017

Otsailaren 14ean briefing-aren aurkezpena

http://www.alzola.com/eu/orain-eta-hemen/
Otsailaren 14ean klase praktikoaren ordua atzeratuko dugu erderazko taldearekin batera lan praktikoaren briefing-a jasotzeko. Egun horretan goizeko 11:30etan eta Biblioteka Zentraleko Hitzaldi-Aretoan (2. solairua) Alzola enpresako zuzendariak eta komunikazio arduradunak lan praktikoa egiteko briefing-a aurkeztuko dute. Honekin merkatal komunikazioaren plangintza egiteko proiektua hasiko da, baina briefing-a eGelan dago jadanik. Beraz, bezeroari buruzko informazioa berak duren beharraren arabera iker daiteke dagoneko.

Bestaldetik, datorren asteko ordu praktikoan (martxoak, 7) lantaldeak eratuko ditugu eta taldekideen gaitasunen errebisioak eta lanaren plangintza egiten hasiko gara. Lantaldeak osatzeko ikasle bakoitzak Belbin metodologiaren araberako bere rolen profila ekar dezala, mesedez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario