Produktu Backlog proiektua garatu bitartean egin nahi diren ataza
guztien zerrenda da. Ataza guztiak Product Backlog-en zerrendatu behar dira,
talde guztiaren aurrean ikusgai egon daitezen eta proiektuan egin nahi den
guztiaren ikuspegi panoramikoa izan dadin. Product Backlog ataza-zerrenda bat
izan daiteke, jardueren arabera xehatua, proiektuaren ezaugarrien arabera.
Lehentasuna dutenak eta garrantzitsuenak nabarmentzen dira. Garatuko den
proiekturako nahi den guztiaren deskribapen laburrak eta atazak egin ahal
izateko beharrezkoak diren eskakizunak gehitu dira. Product Backlog-a proiektuan zehar sakontzen joateko, Excel-en egin daiteke, gero hito bakoitzeko atazak zehatzago definitzeko, eta atazak egiteko moduan definitu direnean Trellora pasatzeko. Beraz, Product Backlog-eko atazak sprint backlog-an zehaztasun handiagoz garatzen dira. Atazak egiten direnean Trellon "eginda" moduan markatzen dira eta proiektuaren bitakoran erregistratzen dira emandako irizpideen arabera.
Scrum aplikatzen dugunean, ez da beharrezkoa baldintza eta ataza guzti guztiak definitzea proiektu baten hasieran. Hasteko ahalik eta ataza gehienak identifikatu behar dira proiektuaren lan-karga egoki aurrikusteko eta proiektuaren egutegia edo kronograma egiteko. Normalean, Product Owner-rek eta Scrum Team-ek Product Backlog-en egiteko eta kontsideratzeko garrantzitsutzat jotzen duten guztia idazten dute. Product Backlog hori nahikoa da ia beti lehen esprintarekin hasteko. Eta Product Backlog horri esker, behar adina hazi eta alda daiteke, produktuari eta bezeroei buruz ikasten denaren arabera. Hasteko dagoen esprintean zer zeregin bete ditzaketen zehazten du taldeak. Taldeak atazak mugitzen ditu Product Backlog-etik dagokion sprint backlog-era. Hori egitean, baliteke Product Backlog-en ataza bakoitza Sprint Backlog-erako ataza bat baino gehiago zabaltzea. Hala, taldeak lana modu eraginkorragoan bana dezake esprintean.
Hemen duzu bideo bat Product Backlog-en garapena ikusteko, baina gure lan praktikoan askoz errazagoa da aplikatzea: https://www.youtube.com/watch?v=_PWusk2yiM0
Sprint Backlog Product Backlog osatzen duen proiektuaren banakapenetik datorren atazen zerrenda da. Ataza hauen ezaugarriak: gehienez ere bi eguneko epean eta gutxienez ordubetean egin daitezkeen lan-zatiketak; atomikoak izatea, beste batzuen mendekoak izan gabe; arduradunei esleituak izatea, eta, hala, taldeak erraz jakin ahal izatea nork edo nork egiten dituen; eta denboran zenbatetsita egotea, esprintean zenbat gehitu ahal izango ditugun jakiteko edo ekipoaren abiadura kalkulatzeko.
Sprint Backlog baten azken helburua ataza-taulan (Trello) mugituko diren atazen iturria izatea da. Taulan lan-fluxua irudikatzen da, eta oso tresna ahaltsua da, proiektuan parte hartzen duten taldeak eta eragileek proiektuaren jarraipena egin eta proiektuaren egungo egoeraren ikuspegi orokorra izan dezaten.
Informazio iturriak:
Programación y más. 21/02/10an harturik eta egokitua https://programacionymas.com/blog/scrum-product-backlog
QUIJANO, Juan (2012) 21/02/10an harturik eta egokitua https://www.genbeta.com/desarrollo/cuando-todos-son-ventajas-sprint-backlog-hablando-de-scrum
No hay comentarios:
Publicar un comentario