Mostrando entradas con la etiqueta scrum. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta scrum. Mostrar todas las entradas

viernes, 9 de febrero de 2024

Asignatura honetan ikasten duzuna egungo profesionaleek behar duten ezagutza da

Bai edukietan bai metodologian asignatura honetan ikasten dena sektore profesionalean dagoena baino aurreratuagorik dago. Egungo profesionaleek behar duten ezagutza asignatura honetan ikasten ari gara. Honen adibidea lan praktikoa egiteko erabiltzen dugun SCRUM metodologia da. Hurrengo lerrootan Wokomedia agentziak bere blogean argitaratu berri duen edukia metodologia honi buruz irakur dezakezu. Ez ahaztu zure probetxurako izan dadin asignaturaren prozesu formatiboa egoki jarraitu behar duzula, honek dakarren ikasteko eta lan egiteko esfortzu egokiarekin, jakina.


Informazio-iturria: wokomedia.com

Metodología Scrum en proyectos de marketing digital

No busques más. Descubre la metodología scrum en proyectos de marketing digital.
La metodología Scrum es una metodología ágil. La metodología Scrum en proyectos de marketing digital está en auge ya que reduce los riesgos de asumir un proyecto y se realiza entre el equipo encargado del proyecto y cliente.
Si quieres una técnica productiva, eficaz y con la que poder hacer seguimiento a diario de los progresos de tu proyecto de marketing online este es el sistema que necesitas.

Desarrollo de la metodología Scrum en proyectos de marketing digital

1. Product backlog.

Es la lista de objetivos que nos solicita el cliente. El cliente es el encargado de crear el listado junto con el scrum master, el director de proyecto. Nos debe quedar claro qué hay que hacer.

2. Sprint backlog.

Es el conjunto de tareas que tenemos que realizar hasta lograr el producto. Generalmente dependientes entre sí. El equipo los selecciona para trabajarlos durante el sprint. Además, es el propio equipo el que determina la duración de cada sprint.

3. Sprint planning meeting.

Es la reunión que se hace durante el inicio de cada sprint. En esta reunión se traza cómo se va a orientar el proyecto, las fases y los plazos. Cada sprint tiene sus características. Por ejemplo, durante el proceso de marketing de contenidos: estrategia de contenido, planificación de contenido, producción de contenido,etc.

4. Daily scrum.

Reunión rápida que se realiza todos los días durante el tiempo que dura el sprint. Hay que responder a 3 preguntas: ¿qué he hecho hasta hoy?, ¿qué voy a hacer a partir de ahora? Y por último, ¿cuáles son las dificultades que he encontrado?

5. Sprint review.

Se revisa el sprint acabado. Se presentan al cliente los objetivos completados.

6. Sprint retrospective.

El equipo revisa los objetivos cumplidos. Analizan su forma de trabajo y los problemas que han detectado.
La metodología scrum en proyectos de marketing digital es una manera de trabajar que requiere una implicación y una autonomía por parte del equipo bastante elevada.
Asimismo, bien desarrollada es una técnica que incrementa el ROI para la empresa de tu cliente.

miércoles, 7 de febrero de 2024

Kronogramak egiten jakitea (lan praktikoaren bigarren hitoko kronograma)

Asignaturaren metodologian agentziek proiektuaren plangintza atazen arabera egiteko konpetentzia ikasi eta praktikatu behar dute.

Lehenengo hitoan proiektuaren produck backlog-a egiteko beharra dago eta zeregin horretan lan profesionalean ezagutza eta konpetentzia interesgarriak diren praktikatzeko parada izan da. Ikaskideekin batera egiteko aukera ere izan da, baita guztion artean pentsamendu analitikoaren eta estrategikoaren praktika egiteko modukoa ere.

Adibidez, proiektuaren backlog-a ONDO egiteko praktikatu behar izan diren konpetentziak:
  1. Proiektuak aurrikusteko konpetentzia dugu, proiektuan beharko diren baliabideak aztertzeko eta atazen esleipenak egiteko, hain zuzen. Ataza bakoitzaren esfortzua (orduak) aurrikusteko beharra dago. Guzti honekin proiektuetan aurrekontuak egiteko konpetentzia ere handitzen da.
  2. Proiektu bat atazetan zatitzeko konpetentzia, proiektuen kudeaketan oinarrizko gaitasuna delako. SCRUM metodologian taldekide guztiek hito bakoitza egiteko lan egin behar dute. Guztiek hito bakoitzean lana egin behar dute hitoa ahalik eta lasterren eta hoberen egiteko. Honekin askotan txarto erabiltzen den metodologiaren kontra jokatzen dugu metodologian, hau da, proiektu osoa zatitzea eta taldekideek proiektuaren zati bakarra garatzea. Metodologia hau txarra da unibertsitatean ikasteko.
  3. Denboraren kudeaketarako konpetentzia. Denbora baliabide garrantzitsua kontsideratzea eta kudeatzeko konpetentzia praktikatzen da.
  4. Pentsamendu estrategikoa praktikatzen da. Taldekideen gaitasunak eta proiektuaren beharrak planifikatzeko bide egokienak aztertzen eta erabakitzen dira, taldearen lana efizienteagoa izateko.
  5. Talde-lana praktikatzen da. Kronograma garatzeko eta erabakitzeko talde-lana erabat beharrezkoa da. Taldeak horren gainean eztabaidatzen du eta erabakiak hartzen ditu, honekin taldean erabakiak hartzeko konpetentzia handitzen da. Hemen taldekide bakoitzak egin behar duena eta noiz egingo duen zehaztu behar da. Egindako guztia: metodologia, garatu den lana, ondorioak eta informazio iturriak bitakoran erregistrazen dira taldekide guztiek ikus ditzaten. Honela taldekideek egindakoa ikusi ahal da, horretatik ere ikas daiteke eta atazei taldearen oiniritzia kriterioz emateko bidea da. Denon artean adosteko oinarrizko erabakiak dira. Benetako talde-lana.
  6. Elkarrekin atazak helburuen arabera definitzea oso lagungarria da egingo diren atazak egokiak izateko. Lanaren kalitatea bilatzeko grina horren bidez praktikatzen da.


Konpetentzia hauek oso garrantzizkoak dira talde-lana burutzeko eta ikaslearen enplegagarritasuna handitzeko helburuan. Talde-lana ondo garatzen jakitea unibertsitatean ikasteko esfortzua izan behar da hemen esperientzia egokiak garatu ahal direlako. Hau egiteko ez da beharrezkoa agentzia edo enpresa batean egotea.

Honetaz gain, proiektuaren kronograma ondo egitea oso lagungarria da lan praktikoaren garapena ondo egiteko. Kronograma ondo egiteak denbora ondo kudeatzeko laguntzen digu, atazen erregistroa bitakoran errazten du eta bilerak eta aktak egitea errazten du.

Nolanahi ere, gogoan izan behar da praktikak datuak egituratzeko gaitasuna hobetzeko balio duela; beraz, erregistratu behar diren datuei buruz hausnartu behar da, zertarako erabil daitezkeen prozesuak berrikusteko eta hobetzeko (gure kasuan, ahalik eta hobekien ezagutu behar dira taldeko pertsonen parte-hartzea, egin diren ataza motak eta horiekin izan daitezkeen arazoak). Garrantzitsua da, halaber, datuak kalkulu-orrian egituratzea, haiekin lan egiteko erabilgarriak izan daitezen. Oinarrizko egitura da proiektuaren jarraipena eta erregistroa egitea, definitutako atazen arabera, ataza bakoitza kalkulu-orriaren lerro batean eta ataza zutabetan definitzeko datu guztien arabera.

Hemen dugu asignaturaren talde batek egindako esfortzua lehenengo hitoaren atazak definitzeko. Komentatu ditudan konpetentziak aplikatzeko islatzen duen duen esfortzua duena (ataza bakoitzaren datuak falta dira eta datuen estruktura ez da oso egokia ataza edo zeregin bakoitzak errenkada osoa hartu beharko zuelako):


martes, 6 de febrero de 2024

Proiektuko eta esprint/hitoko backlog-a

 

Produktu Backlog proiektua garatu bitartean egin nahi diren ataza guztien zerrenda da. Ataza guztiak Product Backlog-en zerrendatu behar dira, talde guztiaren aurrean ikusgai egon daitezen eta proiektuan egin nahi den guztiaren ikuspegi panoramikoa izan dadin. Product Backlog ataza-zerrenda bat izan daiteke, jardueren arabera xehatua, proiektuaren ezaugarrien arabera. Lehentasuna dutenak eta garrantzitsuenak nabarmentzen dira. Garatuko den proiekturako nahi den guztiaren deskribapen laburrak eta atazak egin ahal izateko beharrezkoak diren eskakizunak gehitu dira. Product Backlog-a proiektuan zehar sakontzen joateko, Excel-en egin daiteke, gero hito bakoitzeko atazak zehatzago definitzeko, eta atazak egiteko moduan definitu direnean Trellora pasatzeko. Beraz, Product Backlog-eko atazak sprint backlog-an zehaztasun handiagoz garatzen dira. Atazak egiten direnean Trellon "eginda" moduan markatzen dira eta proiektuaren bitakoran erregistratzen dira emandako irizpideen arabera.

Scrum aplikatzen dugunean, ez da beharrezkoa baldintza eta ataza guzti guztiak definitzea proiektu baten hasieran. Hasteko ahalik eta ataza gehienak identifikatu behar dira proiektuaren lan-karga egoki aurrikusteko eta proiektuaren egutegia edo kronograma egiteko. Normalean, Product Owner-rek eta Scrum Team-ek Product Backlog-en egiteko eta kontsideratzeko garrantzitsutzat jotzen duten guztia idazten dute.  Product Backlog hori nahikoa da ia beti lehen esprintarekin hasteko. Eta Product Backlog horri esker, behar adina hazi eta alda daiteke, produktuari eta bezeroei buruz ikasten denaren arabera. Hasteko dagoen esprintean zer zeregin bete ditzaketen zehazten du taldeak. Taldeak atazak mugitzen ditu Product Backlog-etik dagokion sprint backlog-era. Hori egitean, baliteke Product Backlog-en ataza bakoitza Sprint Backlog-erako ataza bat baino gehiago zabaltzea. Hala, taldeak lana modu eraginkorragoan bana dezake esprintean.

Hemen duzu bideo bat Product Backlog-en garapena ikusteko, baina gure lan praktikoan askoz errazagoa da aplikatzea: https://www.youtube.com/watch?v=_PWusk2yiM0

 


Sprint Backlog Product Backlog osatzen duen proiektuaren banakapenetik datorren atazen zerrenda da. Ataza hauen ezaugarriak: gehienez ere bi eguneko epean eta gutxienez ordubetean egin daitezkeen lan-zatiketak; atomikoak izatea, beste batzuen mendekoak izan gabe; arduradunei esleituak izatea, eta, hala, taldeak erraz jakin ahal izatea nork edo nork egiten dituen; eta denboran zenbatetsita egotea, esprintean zenbat gehitu ahal izango ditugun jakiteko edo ekipoaren abiadura kalkulatzeko.

Sprint Backlog baten azken helburua ataza-taulan (Trello) mugituko diren atazen iturria izatea da. Taulan lan-fluxua irudikatzen da, eta oso tresna ahaltsua da, proiektuan parte hartzen duten taldeak eta eragileek proiektuaren jarraipena egin eta proiektuaren egungo egoeraren ikuspegi orokorra izan dezaten.

 


Informazio iturriak:

Programación y más.  21/02/10an harturik eta egokitua  https://programacionymas.com/blog/scrum-product-backlog  

QUIJANO, Juan (2012) 21/02/10an harturik eta egokitua  https://www.genbeta.com/desarrollo/cuando-todos-son-ventajas-sprint-backlog-hablando-de-scrum

jueves, 2 de febrero de 2023

Proiektuen kudeaketa arina. Ikasi emaitza jasangarriak eta bezero fidelizatuak lortzeko metodoa

 Tailerra • 70 euro • 2023ko otsailaren 27tik martxoaren 1era / Ordutegia: 09:30 - 13:30

Aldaketa ugariko eta ziurgabetasun handiko testuinguru batean bizi gara. Gure proiektuek ez dituzte betetzen deadlineak. Bezeroekin eta hornitzaileekin izaten ditugun borrokek zapuztu egiten gaituzte, eta ez digute laguntzen emaitza hobeak lortzen. Denbora asko ematen dugu proiektuak zenbatesten eta planifikatzen, eta, gauzatzen ari garenean, bezeroak bere beharrak aldatzea erabakitzen du. Ezin al zuen lehenago pentsatu?

Identifikatuta sentitzen bazara, iritsi zaizu unea tresna eskuragarriak (zure proiektuetan lehenengo egunetik erabil ahal izango dituzunak) ikasteko, Proiektu Taldeak askoz ere modu kolaboratiboagoan lan egin dezan eta bezeroek eskatzen dituzten etengabeko aldaketetara egokitu dadin.

Proiektua arin kudeatzea deritzo horri, eta tailer honetan ikasiko duzu nola egin.

Oso tailer praktikoa da, eta taldean lan egingo dugu Arintasunaren esperientzia bizitzeko eta esperientzia hori gure egungo proiektuetan aplikatzeko. Egin dezagun lan zuen enpresetako kasu errealen batekin, Arintasuna proiektuen kudeaketara eramateko aplikazio praktikoa zuentzat erabilgarriagoa izan dadin.

Helburua

Lan egiteko modu berriak irakastea, bezeroei balio handiagoa eskaintzeko ahalegin txikiagoarekin, haien premia aldakorretara etengabe egokituz.

Norentzat

Zuzendariak, proiektuburuak edo Talde bateko kideak

Egitaraua

• Proiektuen kudeaketa tradizionala – Arazoak
• Proiektuen kudeaketa arina – Antidotoa
• Proiektuen kudeaketaren burdinazko triangelua vs proiektuen kudeaketaren triangelu arina
• Lidergo arina proiektuen kudeaketan. Zer pentsamolde-aldaketa dira funtsezkoak bezeroen behar aldakorretara egokitzeko?
• Ikas ezazu berrikuntzako eta proiektuen kudeaketa arineko lan-ingurune bat.
• Nola jardun lankidetzan bezeroekin, kudeaketa-eredu tradizionalaren aurrean / irismena handitzea.
• Nola eman balioa aurrez aurrekoari, proiektuen kudeaketan ezartzen diren prozesuen eta prozeduren aurrean.
• Nola eskaini soluzio erabilgarriak bezeroei.
• Nola egokitu etengabeko aldaketetara plan bati jarraitu beharrean.
• Zer adierazle-motak eman diezaiekete balioa taldeari eta bezeroei proiektuen kudeaketa arin batean?
• Nola identifikatu denbora galtzea eragingo luketen zeregin guztiak?
• Nola sortu gardentasuna Taldeko kideen artean komunikazioa hobetzeko?
• Nola ikasi Talde gisa une oro bezeroentzat garrantzitsuena dena lehenesten?
• Nola jarri arreta bezeroei ahalik eta denbora laburrenean balioa ematean eta epeak ez luzatzean lan-gainkargen eta multiatazen ondorioz?

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, Enpresa Digitala web orrian sartu.

Ikastaro eta jardunaldi gehiago hemen ikus ditzakezu.

martes, 27 de abril de 2021

Komunikazio proiektuak egiteko SCRUM metodologia

Asignatura honetan lan eremuan oso erabilgarriak diren ezagutzak eta metodologiak ikasten ditugu. Hauetariko bat SCRUM metodologia dugu, egungo enpresek ezaugarri lehiakor moduan aurkezten duten lan egiteko metodoa dena. Ondo ikasteko egingo den esfortzua ikaslearen geroko enplegutasuna handitzeko bidea izango da. Egin dezagun ondo, orduan. Hemen dugu adibidea nola lan egiteko metodologia ezaugarri konpetitibo moduan aurkezten den.


viernes, 12 de febrero de 2021

martes, 9 de febrero de 2021

Zelakoa izan behar da marketineko profesionala?

Ciberclick enpresaren dokumentua duzu hemen, CMO-ek marketineko profesionalentzat garrantzitsutzat jotzen dituzten gaitasunak ezagutzeko. Gure irakasgaiari eta haren lan-metodologiari buruz pixka bat hausnartzen baduzu, konturatuko zara gure asignaturan gaitasun horietan hobetu egingo duzula sektorean izango duzun gereko enplegagarritasuna handitzeko.

Eta marketinaren eta komunikazioaren sektorea garapen profesional izatea interesatzen ez bazaizu, ziurtatzen dizut beste sektore profesional askotarako ere balioko dizula.

Beraz... animo zuretzako lanean!









miércoles, 1 de abril de 2020

Scrum Master, ezagutu behar duzun guztia

https://www.beagilemyfriend.com/scrum-master/

Informazio-iturria: www.beagilmyfriend.com (20/03/09-an harturik).Egizu klik irudian artikulua irakurtzeko.

martes, 3 de marzo de 2020

Tutoretza egiteko denboraren mugaketa


Lehenengo ikasgelako tutoretzetan izandako esperientzia ikusi ondoren, hurrengo tutoretzetan talde bakoitzak izango duen denbora mugatuko dugu eta 20 minutu, gehienez, ezarriko da. Honekin lantalde guztiek ordutegiaren barnean tutoretza egingo dute.

20 minutu horiek ondo aprobetxatzeko lantalde guztiek tutoretza egiteko unean materiala prest eduki behar dute: fitxa ondo beterik (eta sinaturik), akta inprimaturik eta bitakora pantaila batean. Hitoak entregatu baino lehen eginbeharrekoak ondo errebisatu behar dira. Ikasgelan eta lehenengo ikasgaian hitoak egiteko eman diren gomendioak kontuan hartu behar dira zeren lan praktikoa ondo egiteko oso lagungarriak baitira. Honetaz gain argibide gehiagorik behar denean, hitoa entregatu baino lehen ere, irakasleari kontsultatu ahal zaio. Azken honetarako atsedenaldiak edota despatxoko tutoretzak egokiak dira.

Beraz, kalitate gorenarekin entregatzeko esfortzuak hitoa entregatu baino lehen egin behar dira ikasteko metodologiak ezartzen duen moduan. Honetarako minimoak asignaturaren edukian daude eta azaldu dira dagoneko. Izandako bi tutoretzetan ere metodologiaren aspektu desberdinak lantalde bakoitzarekin argitu dira dagoeneko. Guzti honek tutoretzak arintzea ekarriko duela espero dugu.

Azkenik, tutoretza egiteko unean lantaldea eta irakaslea lanean kontzentraturik egon litezke, beraz, lagungarria izango zen tutoretza egiteko hurrengo lantaldeak denbora agortu delako abisua ematea.

Talde-lana egiteko metodologia berria, ikasleen enplagagarritasuna handitzeko oso egokia dena, guztion kolaborazioarekin eta parte-hartzearekin ondo aplikatuko dugu.

Eskerrik asko.

miércoles, 28 de marzo de 2018