martes, 3 de marzo de 2020

Tutoretza egiteko denboraren mugaketa


Lehenengo ikasgelako tutoretzetan izandako esperientzia ikusi ondoren, hurrengo tutoretzetan talde bakoitzak izango duen denbora mugatuko dugu eta 20 minutu, gehienez, ezarriko da. Honekin lantalde guztiek ordutegiaren barnean tutoretza egingo dute.

20 minutu horiek ondo aprobetxatzeko lantalde guztiek tutoretza egiteko unean materiala prest eduki behar dute: fitxa ondo beterik (eta sinaturik), akta inprimaturik eta bitakora pantaila batean. Hitoak entregatu baino lehen eginbeharrekoak ondo errebisatu behar dira. Ikasgelan eta lehenengo ikasgaian hitoak egiteko eman diren gomendioak kontuan hartu behar dira zeren lan praktikoa ondo egiteko oso lagungarriak baitira. Honetaz gain argibide gehiagorik behar denean, hitoa entregatu baino lehen ere, irakasleari kontsultatu ahal zaio. Azken honetarako atsedenaldiak edota despatxoko tutoretzak egokiak dira.

Beraz, kalitate gorenarekin entregatzeko esfortzuak hitoa entregatu baino lehen egin behar dira ikasteko metodologiak ezartzen duen moduan. Honetarako minimoak asignaturaren edukian daude eta azaldu dira dagoneko. Izandako bi tutoretzetan ere metodologiaren aspektu desberdinak lantalde bakoitzarekin argitu dira dagoeneko. Guzti honek tutoretzak arintzea ekarriko duela espero dugu.

Azkenik, tutoretza egiteko unean lantaldea eta irakaslea lanean kontzentraturik egon litezke, beraz, lagungarria izango zen tutoretza egiteko hurrengo lantaldeak denbora agortu delako abisua ematea.

Talde-lana egiteko metodologia berria, ikasleen enplagagarritasuna handitzeko oso egokia dena, guztion kolaborazioarekin eta parte-hartzearekin ondo aplikatuko dugu.

Eskerrik asko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario