Mostrando entradas con la etiqueta kanban. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kanban. Mostrar todas las entradas

miércoles, 7 de febrero de 2024

Metodologiaren logika ulertzea lan praktikoan atazen bidez lan egiteko (KANBAN)

 


Lan praktikoa egiteko metodologia azaldu dudan arren, berriro azaltzen dut KANBAN metodologia aplikatzeko bidea.

Kontuan izan behar da prozedura ulertu ondoren errazagoa dela egitea, eta horrek akats handirik ez egitea ekarriko du. Agentziak metodologia ezagutzen eta aplikatzen duela frogatzea funtsezko baldintza da praktika gainditzeko. Ez ahaztu, mesedez.

Beraz, askoz hobea da talde OSOAK metodologia ulertzea ondo aplikatzeko. Hobe da metodología ondo ulertzea eta aplikatzea lanean metodologia desegokiak aplikatzen jarraitzea baino. Gainera horrek lan praktiko honetan eskatutako forma eta aurkezpena jarraitzen deneko itxura ematen saiatzeko zentzugabeko esfortzuak ekartzen ditu. Azken honek ez du zentzu funtzionalik eta arriskuan jartzen du prestakuntza-proiektua.

 

Atazaka lan egiteko metodologia honako hau da:

1. Taldeak ahalik eta zehatzen definitzen ditu lan praktikoaren proiektu osoko atazak, bai komunikazio-plana egiteko zereginetan, bai lan praktikoak dituen gainerako zereginetan. Ahalegin horri esker, taldeak honako hauek aurreikus ditzake: proiektu osoan egin beharreko esfortzua, lan garrantzitsuenak, beharrezko ezagutzaren baliabideak, taldeak dituen gaitasunen arabera aplikatu beharreko gaitasunak, proiektuaren egutegi orokorra planifikatzea, etab. Honetan hitoak beren jarduera eta azpijarduerekin identifikatzen dira, taldekideek egin behar dituzten ataza zehatzetara iristeko (proiektuaren/produktuaren backlog). Berriro komentatu behar da azterketa horrek taldeari lagunduko diola eginbeharrekoen iragarpenaz eta lauhilekoan zehar garatu beharrekoaz jabetzen, ikasgelan behin eta berriz adierazi dudan bezala.

2. Hitoa edo esprinta hastean, atazen eta arduradun izan daitezkeenen azterketan sakontzen da, hitoaren plangintza orokorra egiteko aurreikusitako denborekin eta data desberdinekin. Etapa honetan, normala litzateke egin beharreko atazen definizio xehatuak ataza berriak edo produktuaren edo proiektuaren backlogean agertzen ziren atazen zatiketak eragitea. Zati hori esprintaren edo hitoko backlog-a litzateke.

3. Taldeak hitoan egin beharreko atazak zehaztu ondoren, Trellora pasatzen dira kudeatzeko. Atazak ongi definituta daude, helburuaren arabera bereizita izendatzen dira eta pertsona bati esleitzeko prestatzen dira. Egoera horretan, atazak Trello barruan kudeatzen dira, agentziaren gauzatze-egoerak definitzeko irizpideen arabera. Profesional (ikasle) bakoitzak bere atazen egoera erregistratzen du Trellon, bere garapenaren arabera.

4. Atazaren arduradun batek ataza amaitu ondoren, Trellon egindako ataza bezala erregistratzen du, eskatutako exekuzio-datuekin. Atazaren trelloko fitxan informazio-iturriak erakutsi ahal dira, egindako lana ikaskideei hobeto erakusteko. Esfortzu honi esker, talde osoak ezagutu eta berrikus ditzake proiektuko atazk. Beraz, proiektu osoa gardena da guztiontzat.

5. Proiektuaren/hitoaren Excel-a taldeak egindako ataza, bilera eta beste edozein alderdi erregistratzeko tresna da. Excel-a proiektua, erabilitako denbora-baliabideak, horien denbora-garapena erregistratu eta aztertzeko balio dezakeena. Baita atazen beste ezaugarri desberdinak erregistratu ahal dira.

Metodologia horren bidez, agentziako talde osoak proiektuaren jarraipen zehatza du eta arazo guztiak aurreikusi eta kontrola ditzake, baita ondorioak atera ere. Metodologiak agentziako talde osoaren parte-hartzea eskatzen du, proiektua partekatua izan dadin eta talde-lanari balioa ematen dioten eta emaitzen kalitate ona bermatzen duten elkarreraginak sor daitezen. Talde guztiak daki besteek zer egiten duten, eta erabakiak har ditzake atazen kalitaterako. Ekipo osoa proiektuari konektatuta dago eta behar bezala jarraitu behar du. Talde guztiak lan egin dezake eta pentsatu behar du proiektuaren kalitatea eta etengabeko hobekuntza lortzeko.

Irizpide horiek azalduta nahikoa izan beharko luke zenbait pertsonaz osatutako talde batek (erdiprofesionalak direnak) ikasgaia gainditzeko behar den gutxieneko metodologiaren kalitatzeko aplikazioa egiteko. Mila esker.

Aurrera proiektuen kudeaketaren ikaskuntzarekin!

Zelan aplikatu behar da Kanban metodologia asignaturaren lan praktikoan?


 

martes, 6 de febrero de 2024

Gure ikasgaian erabiltzen ditugun metodologiak enpresetan eskatzen dira

 Ikusi gure asignaturan nire ikaslea izan zen profesional honen bideoa, mesedez. Bideoan gure metodologia ondo erabilitzeko gomendioak ematen dira. Hauetako asko nik klasean azaldu ditut. Baina irakurri, mesedez, Taig-ek gure asignaturan bideoa erabiltzeko baimena eskatu ostean zein erantzuna eman zidan:


Faltaría más Joseba! Cuántas más personas entiendan esto, el mundo será un lugar mejor.

Por cierto, de pura casualidad me he encontrado ya con algún alumno tuyo que ha cometido la insensatez de quejarse de que les enseñas Kanban. Como puedes imaginar, me aseguré de dejar claro de qué lado estoy yo.


Hona hemen bideoa:



Proiektuko eta esprint/hitoko backlog-a

 

Produktu Backlog proiektua garatu bitartean egin nahi diren ataza guztien zerrenda da. Ataza guztiak Product Backlog-en zerrendatu behar dira, talde guztiaren aurrean ikusgai egon daitezen eta proiektuan egin nahi den guztiaren ikuspegi panoramikoa izan dadin. Product Backlog ataza-zerrenda bat izan daiteke, jardueren arabera xehatua, proiektuaren ezaugarrien arabera. Lehentasuna dutenak eta garrantzitsuenak nabarmentzen dira. Garatuko den proiekturako nahi den guztiaren deskribapen laburrak eta atazak egin ahal izateko beharrezkoak diren eskakizunak gehitu dira. Product Backlog-a proiektuan zehar sakontzen joateko, Excel-en egin daiteke, gero hito bakoitzeko atazak zehatzago definitzeko, eta atazak egiteko moduan definitu direnean Trellora pasatzeko. Beraz, Product Backlog-eko atazak sprint backlog-an zehaztasun handiagoz garatzen dira. Atazak egiten direnean Trellon "eginda" moduan markatzen dira eta proiektuaren bitakoran erregistratzen dira emandako irizpideen arabera.

Scrum aplikatzen dugunean, ez da beharrezkoa baldintza eta ataza guzti guztiak definitzea proiektu baten hasieran. Hasteko ahalik eta ataza gehienak identifikatu behar dira proiektuaren lan-karga egoki aurrikusteko eta proiektuaren egutegia edo kronograma egiteko. Normalean, Product Owner-rek eta Scrum Team-ek Product Backlog-en egiteko eta kontsideratzeko garrantzitsutzat jotzen duten guztia idazten dute.  Product Backlog hori nahikoa da ia beti lehen esprintarekin hasteko. Eta Product Backlog horri esker, behar adina hazi eta alda daiteke, produktuari eta bezeroei buruz ikasten denaren arabera. Hasteko dagoen esprintean zer zeregin bete ditzaketen zehazten du taldeak. Taldeak atazak mugitzen ditu Product Backlog-etik dagokion sprint backlog-era. Hori egitean, baliteke Product Backlog-en ataza bakoitza Sprint Backlog-erako ataza bat baino gehiago zabaltzea. Hala, taldeak lana modu eraginkorragoan bana dezake esprintean.

Hemen duzu bideo bat Product Backlog-en garapena ikusteko, baina gure lan praktikoan askoz errazagoa da aplikatzea: https://www.youtube.com/watch?v=_PWusk2yiM0

 


Sprint Backlog Product Backlog osatzen duen proiektuaren banakapenetik datorren atazen zerrenda da. Ataza hauen ezaugarriak: gehienez ere bi eguneko epean eta gutxienez ordubetean egin daitezkeen lan-zatiketak; atomikoak izatea, beste batzuen mendekoak izan gabe; arduradunei esleituak izatea, eta, hala, taldeak erraz jakin ahal izatea nork edo nork egiten dituen; eta denboran zenbatetsita egotea, esprintean zenbat gehitu ahal izango ditugun jakiteko edo ekipoaren abiadura kalkulatzeko.

Sprint Backlog baten azken helburua ataza-taulan (Trello) mugituko diren atazen iturria izatea da. Taulan lan-fluxua irudikatzen da, eta oso tresna ahaltsua da, proiektuan parte hartzen duten taldeak eta eragileek proiektuaren jarraipena egin eta proiektuaren egungo egoeraren ikuspegi orokorra izan dezaten.

 


Informazio iturriak:

Programación y más.  21/02/10an harturik eta egokitua  https://programacionymas.com/blog/scrum-product-backlog  

QUIJANO, Juan (2012) 21/02/10an harturik eta egokitua  https://www.genbeta.com/desarrollo/cuando-todos-son-ventajas-sprint-backlog-hablando-de-scrum

Zer da Kanban metodologia?






jueves, 2 de febrero de 2023

Proiektuen kudeaketa arina. Ikasi emaitza jasangarriak eta bezero fidelizatuak lortzeko metodoa

 Tailerra • 70 euro • 2023ko otsailaren 27tik martxoaren 1era / Ordutegia: 09:30 - 13:30

Aldaketa ugariko eta ziurgabetasun handiko testuinguru batean bizi gara. Gure proiektuek ez dituzte betetzen deadlineak. Bezeroekin eta hornitzaileekin izaten ditugun borrokek zapuztu egiten gaituzte, eta ez digute laguntzen emaitza hobeak lortzen. Denbora asko ematen dugu proiektuak zenbatesten eta planifikatzen, eta, gauzatzen ari garenean, bezeroak bere beharrak aldatzea erabakitzen du. Ezin al zuen lehenago pentsatu?

Identifikatuta sentitzen bazara, iritsi zaizu unea tresna eskuragarriak (zure proiektuetan lehenengo egunetik erabil ahal izango dituzunak) ikasteko, Proiektu Taldeak askoz ere modu kolaboratiboagoan lan egin dezan eta bezeroek eskatzen dituzten etengabeko aldaketetara egokitu dadin.

Proiektua arin kudeatzea deritzo horri, eta tailer honetan ikasiko duzu nola egin.

Oso tailer praktikoa da, eta taldean lan egingo dugu Arintasunaren esperientzia bizitzeko eta esperientzia hori gure egungo proiektuetan aplikatzeko. Egin dezagun lan zuen enpresetako kasu errealen batekin, Arintasuna proiektuen kudeaketara eramateko aplikazio praktikoa zuentzat erabilgarriagoa izan dadin.

Helburua

Lan egiteko modu berriak irakastea, bezeroei balio handiagoa eskaintzeko ahalegin txikiagoarekin, haien premia aldakorretara etengabe egokituz.

Norentzat

Zuzendariak, proiektuburuak edo Talde bateko kideak

Egitaraua

• Proiektuen kudeaketa tradizionala – Arazoak
• Proiektuen kudeaketa arina – Antidotoa
• Proiektuen kudeaketaren burdinazko triangelua vs proiektuen kudeaketaren triangelu arina
• Lidergo arina proiektuen kudeaketan. Zer pentsamolde-aldaketa dira funtsezkoak bezeroen behar aldakorretara egokitzeko?
• Ikas ezazu berrikuntzako eta proiektuen kudeaketa arineko lan-ingurune bat.
• Nola jardun lankidetzan bezeroekin, kudeaketa-eredu tradizionalaren aurrean / irismena handitzea.
• Nola eman balioa aurrez aurrekoari, proiektuen kudeaketan ezartzen diren prozesuen eta prozeduren aurrean.
• Nola eskaini soluzio erabilgarriak bezeroei.
• Nola egokitu etengabeko aldaketetara plan bati jarraitu beharrean.
• Zer adierazle-motak eman diezaiekete balioa taldeari eta bezeroei proiektuen kudeaketa arin batean?
• Nola identifikatu denbora galtzea eragingo luketen zeregin guztiak?
• Nola sortu gardentasuna Taldeko kideen artean komunikazioa hobetzeko?
• Nola ikasi Talde gisa une oro bezeroentzat garrantzitsuena dena lehenesten?
• Nola jarri arreta bezeroei ahalik eta denbora laburrenean balioa ematean eta epeak ez luzatzean lan-gainkargen eta multiatazen ondorioz?

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, Enpresa Digitala web orrian sartu.

Ikastaro eta jardunaldi gehiago hemen ikus ditzakezu.