Mostrando entradas con la etiqueta Hito 2. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Hito 2. Mostrar todas las entradas

domingo, 10 de marzo de 2024

Arreta jarri, ulertu eta aplikatu: plangintzaren helburuak ezartzeko irizpideak


Helburuak ezartzeko prozesua honelakoa izan daiteke, azalpen teorikoetan emandako irizpideen arabera:

1.- Helburuak biltzea eta berrikustea, briefingetik eta kontrabriefingetik abiatuta (hemen orain arte ondo egindako lanak lagunduko du, adibidez, briefing-a eta kontrabriefing-a garatzeko puntuan). Ez ahaztu metodologiari estu jarraitzeak agentzian gutxiago eta hobeto lan egitea ekarri ahal duela, akatsak eta prozesuak errepikatzeko beharra murrizten direlako gehien bat. Horregatik, talde osoak teoria ondo ezagutzea metodologiaren funtsa da, behin eta berriz errepikatzen den bezala. Eta ulertzea ez da kontsulta egitea ea zer agertzen den apunteetako transparentzia bakar batean gero hori interpretatzen saiatzeko. Apunteak bere osotasunean ikasi behar dira zeren lehenengo ikasgaian ematen diren oinarrizko irizpideak hurrengo ikasgaietan osatzen diren.

2.- Bezeroaren helburuetatik, agentziak egindako ikerketatik eta orain arte hartutako erabakietatik abiatuta, SMART ezaugarriak dituzten lehen mailako helburuak definitzea.

3.- Helburuak hierarkizatzea eta elkarrekin lotzea. Honetarako hausnarketak egin behar dira: Sare sozialetako presentziak eta salmentak handitzeak balio bera dute?, sare sozialetako presentziak balio al du gehiago saltzeko?, marka-ezagutza handitzeko?, birentzat?, zertarako hobetzen ditugu online bisitak?, zer helburu dira notorietatekoak?, eta salmentakoak?, hauen arteko dependentziak eta hierarkiak daude? Zein dira? Azken finean, lehen mailako helburuen arteko mendekotasunei edo harremanei buruzko hausnarketa egiteak bezeroari helburuak hobeki aurkezten lagunduko digu. Eta helburuetarako eta emaitzen kontrolerako indikadore eta egiteko garrantzitsuak definitzen ere lagunduko digu.

4.-Bi edo hiru mailatan aurkeztutako helburu erlazionatuak eta elkarren mendekoak identifika ditzakeen hierarkizazio hori egin ondoren, orduan egin beharko litzateke gogoetak helburuak betetzen direla egiaztatzeko erabil daitezkeen adierazleei buruz (KPIak). Baina hori, teorian azaldu bezala, xehetasunez garatu beharko da plangintzaren emaitzen kontrol-puntuan. Bigarren hito honetan KPI garrantzitsuenak aipa daitezke, baina gero xehetasunez definitu beharko dira emaitzen kontrolean. Bestaldetik eta teorian ikusten denez, puntu honetan KPI-ei buruzko hausnarketa egiteak erabiliko diren komunikazio-teknikak eta komunikazio-ekintzak hautatzeko irizpideak ere ekarri ahal ditu.

Aurrekoaz gain helburuak aurkezteko gomendio orokorrak komentatzen ditut:

- Egiaztatu berriz ere SMART direla. Horretarako kontzeptua ulertu behar da eta askotan ikasitakoa da. Intentzioak eta asmoak ez dira SMART. Teorian ikusten den moduan, intentzio horiek SMART helburuen testuinguru orokorra eman diezagukete, adibidez: “Markaren notorietatea handitzea” ez da SMART helburua, baina notorietatea erakusten duten helburuak eta KPI-ak aztertzera eramaten gaitu. Intentzioek ez dute balio plangintzaren garapenean emaitzen kontrol-puntua ondo egiteko.

-Ez erabili ehunekorik kopuru gordina ezagutzen ez bada. Hori baino lehen, hobe da ehunekoekin batera ehuneko horiek ateratzeko kantitateak jartzea beti. Gure testuinguru akademikoan oso ohikoa da ehunekoak bakarrik erabiltzea, batzuetan zenbateko osoak jakin gabe. Eta hau AKATS LARRIA da. Bezero batek galdetzen badigu idatzi dugun ehuneko batek zein kopuru gordina adierazten duen eta ez baldin badakigu, oso gaizki geldituko gara. Ehunekoak datu erreferentzialak dira, eta aplikatzeko erreferentzia gisa balio duen daturik gabe, ezin dira planteatu, ezta neurtu ere. Hau logikoa da eta aurreko lauhilekoan ere ikusi genuen.

-Helburuak ahalik eta zehatzen eta argien idaztea. Ez da zehaztasunik gabeko dokumentua eratzeko unea. Agentziak, hausnarketa egokia egin badu, argia den helburuen aurkezpen zehatza iragarleari emango dio. Helburuak argi eta ondo azaltzeko unea da: SMART helburuak izaten, haien arteko hierarkiak eta elkarren menpekotasunak azaltzen, baita KPI nagusiak adierazten ere (egokiak badira).

- Zuhaitz-diagrama erabiltzea egokia izan daiteke, bezeroari helburuen arteko hierarkiak eta erlazioak erakusteko. 

Hurrengo grafikoa EZ DA helburuen aurkezpena egiteko irakaslearen proposamena, bakarrik teorian ikasitakoa osatzeko baliagarria den irudia da eta sarrera honi irudi bat gehitzeko bidea ere.




miércoles, 7 de febrero de 2024

Kronogramak egiten jakitea (lan praktikoaren bigarren hitoko kronograma)

Asignaturaren metodologian agentziek proiektuaren plangintza atazen arabera egiteko konpetentzia ikasi eta praktikatu behar dute.

Lehenengo hitoan proiektuaren produck backlog-a egiteko beharra dago eta zeregin horretan lan profesionalean ezagutza eta konpetentzia interesgarriak diren praktikatzeko parada izan da. Ikaskideekin batera egiteko aukera ere izan da, baita guztion artean pentsamendu analitikoaren eta estrategikoaren praktika egiteko modukoa ere.

Adibidez, proiektuaren backlog-a ONDO egiteko praktikatu behar izan diren konpetentziak:
  1. Proiektuak aurrikusteko konpetentzia dugu, proiektuan beharko diren baliabideak aztertzeko eta atazen esleipenak egiteko, hain zuzen. Ataza bakoitzaren esfortzua (orduak) aurrikusteko beharra dago. Guzti honekin proiektuetan aurrekontuak egiteko konpetentzia ere handitzen da.
  2. Proiektu bat atazetan zatitzeko konpetentzia, proiektuen kudeaketan oinarrizko gaitasuna delako. SCRUM metodologian taldekide guztiek hito bakoitza egiteko lan egin behar dute. Guztiek hito bakoitzean lana egin behar dute hitoa ahalik eta lasterren eta hoberen egiteko. Honekin askotan txarto erabiltzen den metodologiaren kontra jokatzen dugu metodologian, hau da, proiektu osoa zatitzea eta taldekideek proiektuaren zati bakarra garatzea. Metodologia hau txarra da unibertsitatean ikasteko.
  3. Denboraren kudeaketarako konpetentzia. Denbora baliabide garrantzitsua kontsideratzea eta kudeatzeko konpetentzia praktikatzen da.
  4. Pentsamendu estrategikoa praktikatzen da. Taldekideen gaitasunak eta proiektuaren beharrak planifikatzeko bide egokienak aztertzen eta erabakitzen dira, taldearen lana efizienteagoa izateko.
  5. Talde-lana praktikatzen da. Kronograma garatzeko eta erabakitzeko talde-lana erabat beharrezkoa da. Taldeak horren gainean eztabaidatzen du eta erabakiak hartzen ditu, honekin taldean erabakiak hartzeko konpetentzia handitzen da. Hemen taldekide bakoitzak egin behar duena eta noiz egingo duen zehaztu behar da. Egindako guztia: metodologia, garatu den lana, ondorioak eta informazio iturriak bitakoran erregistrazen dira taldekide guztiek ikus ditzaten. Honela taldekideek egindakoa ikusi ahal da, horretatik ere ikas daiteke eta atazei taldearen oiniritzia kriterioz emateko bidea da. Denon artean adosteko oinarrizko erabakiak dira. Benetako talde-lana.
  6. Elkarrekin atazak helburuen arabera definitzea oso lagungarria da egingo diren atazak egokiak izateko. Lanaren kalitatea bilatzeko grina horren bidez praktikatzen da.


Konpetentzia hauek oso garrantzizkoak dira talde-lana burutzeko eta ikaslearen enplegagarritasuna handitzeko helburuan. Talde-lana ondo garatzen jakitea unibertsitatean ikasteko esfortzua izan behar da hemen esperientzia egokiak garatu ahal direlako. Hau egiteko ez da beharrezkoa agentzia edo enpresa batean egotea.

Honetaz gain, proiektuaren kronograma ondo egitea oso lagungarria da lan praktikoaren garapena ondo egiteko. Kronograma ondo egiteak denbora ondo kudeatzeko laguntzen digu, atazen erregistroa bitakoran errazten du eta bilerak eta aktak egitea errazten du.

Nolanahi ere, gogoan izan behar da praktikak datuak egituratzeko gaitasuna hobetzeko balio duela; beraz, erregistratu behar diren datuei buruz hausnartu behar da, zertarako erabil daitezkeen prozesuak berrikusteko eta hobetzeko (gure kasuan, ahalik eta hobekien ezagutu behar dira taldeko pertsonen parte-hartzea, egin diren ataza motak eta horiekin izan daitezkeen arazoak). Garrantzitsua da, halaber, datuak kalkulu-orrian egituratzea, haiekin lan egiteko erabilgarriak izan daitezen. Oinarrizko egitura da proiektuaren jarraipena eta erregistroa egitea, definitutako atazen arabera, ataza bakoitza kalkulu-orriaren lerro batean eta ataza zutabetan definitzeko datu guztien arabera.

Hemen dugu asignaturaren talde batek egindako esfortzua lehenengo hitoaren atazak definitzeko. Komentatu ditudan konpetentziak aplikatzeko islatzen duen duen esfortzua duena (ataza bakoitzaren datuak falta dira eta datuen estruktura ez da oso egokia ataza edo zeregin bakoitzak errenkada osoa hartu beharko zuelako):


martes, 21 de marzo de 2023

Nola saldu merkataritza-komunikaziorako plana iragarleari

(Sarrera hau argitaraturik zegoen blog honetan) 

Komunikazio-plangintzak saltzeko irakaslearen zenbait aholku:

1. Zerbait saltzera zoazenean, ez hitz egin ez zuri ez zure agentziari buruz, baizik eta zure agentziak eskaintzen duenarekin iragarleak lortuko duenari buruz.

2. Ikertu eta identifikatzu iragarleak zer nahi duen, eta egiaztatu eskaintzen duzunak nahi duenari balio diola. Azaldu ondo.

3. Komunikazio-plan bat ongi planteatzea eta sinesgarria izatea eragiten duten ezaugarriak identifika itzazu. Erakutsi nola betetzen diren zure komunikazio-planean.

4. Proposatutako komunikazio-planaren zein alderditan uste duzu bezeroak profesionaltasun handia eta agentziaren ezagutza sakona jasoko dituela. Azaldu alderdi horiek zure proposamenean zelan islatzen diren.

5. Berrikusi publizitate-agentzia baten funtzio nagusiak, iragarleek kontratatu nahi ohi dituztenak, hain zuzen.

6. Aurreko guztian bila ezazu zure proposamenean lehiakideekiko originalena eta bereizgarriena izan daitekeena. Iragarleari egiten dizkiozun promesek sinesgarrienak egiten dituen arrazoia edo arrazoiak. Copy Strategy aplikatu.

7. Salmenta-argumentario on bat prestatu.' Komunikazioan adituak zaretenez, ondo komunikatu behar duzue. Eta zure produktu/zerbitzua ondo saltzen ez badakizue, ez espero zuena ez den produktua saltzeko gai zareteneko sinesgarritunik sortu.

Ez ahaztu merkataritza-komunikazioan publizitate-agentziak bere ezagutza eta esperientzia saltzen dituela... SALTZEKO komunikazioaren kudeaketan. Zure proposamenak dituen onurak 15 minututan azaltzea ez da erreza izango oso denbora gutxi delako. Ikasgelan behin baino gehiagotan komentatu dugunez, agentziak 15 minutu gehienez izango ditu bere proposamenaren dokumentu osoa iragarleak irakurtzeko argudio egokiak ematen. Egokia da ikuspuntu honekin argumentazioa sortzea.

Aurrera!



Toni Segarra: "No hay publicidad de marca o de productos. Hay publicidad para vender"

martes, 7 de abril de 2020

Jardueren kronograma egiteko kontuan hartu beharreko faktoreak


Los proyectos no se echan a andar por sí solos. Incluso en aquellos casos en los que la improvisación tenga mayor margen, es fundamental elaborar una lista en la que se fijen las tareas a realizar y sus respectivos tiempos de ejecución. Esta lista, conocida como cronograma de actividades, suele ser la base para la ejecución de cualquier proyecto o plan empresarial. Y, por eso mismo, de su adecuada proyección y diseño dependerá el cumplimiento de cada una de las fases propuestas. Sin embargo, pese a que se trata de una herramienta ampliamente conocida y empleada con asiduidad, su diseño no siempre resulta una tarea fácil. Las variantes que pueden aparecer en el proceso suelen estar relacionadas con el número de tareas, los miembros que hacen parte del grupo de trabajo, los recursos con los que se cuenta, los objetivos del proyecto e, incluso, las expectativas del cliente o destinatario. Aun así, existe una especie de canon sobre cuáles deben ser los pasos previos al diseño de un cronograma de actividades de un plan de empresa o negocio:

1. Definición de tareas:

En este primer paso se definen todas aquellas actividades que se realizarán dentro de la ejecución del proyecto. Entre más detallada sea dicha descripción, mejores resultados se obtendrán. Incluso, en los casos de tareas complejas, es recomendable dividir dicho apartado en actividades complementarias.

2. Definición de tiempos:

Con las tareas identificadas, el siguiente paso es asignar a cada una de ellas un tiempo de ejecución razonable. Para no incurrir en cálculos desproporcionados, se recomienda aplicar la experiencia en proyectos similares; en caso de que no existe experiencia, una opción es consultar a fuentes especializadas. El objetivo es que, al final de esta fase, el líder del proyecto tenga un tiempo de cada tarea y un tiempo global, dos cálculos que le servirán para trazar la estructura de todo el plan.

3. Relación entre tareas:

Sin embargo, el análisis de las tareas requiere de un matiz importante: la definición de aquellas de carácter simultáneo y, por el contrario, las que no pueden realizarse hasta la finalización de las que le preceden. Estos datos son de gran relevancia, pues de ellos, por lo general, se desprenden formas para optimizar los plazos de ejecución.

4. Restricciones:

Los plazos, a su vez, también tienen condicionantes, como por ejemplo cuando se trata de aquellas tareas que sólo se pueden realizar en determinados momentos o que están sujetas a factores externas (una reunión con un cliente, una fecha específica, etc). Este dato también ayudará a tener un mejor panorama de los plazos generales del proyecto y ayudará a optimizar cada una de sus fases.

5. Recursos disponibles:

En este punto se trata de definir las personas, los materiales o los medios económicos con el que se cuenta para la ejecución del proyecto. Si se adjudica el coste económico a cada etapa, el cronograma servirá como base para la elaboración del presupuesto, otra de las herramientas indispensables en la fase previa de cualquier plan de empresa. En algunos casos, sin embargo, no es posible obtener el dato del coste de una tarea, pues es posible que el mismo se defina a lo largo del proceso.

6. Análisis y revisión:

Finalmente, es indispensable abrir un apartado para la verificación de los tiempos y de la calidad de las tareas realizadas. Esto permitirá la pronta identificación de fallos y la implementación de mejoras o cambios.

https://obsbusiness.school/es webgunetik zuzenean harturik (20/03/26)