miércoles, 7 de febrero de 2024

Kronogramak egiten jakitea (lan praktikoaren bigarren hitoko kronograma)

Asignaturaren metodologian agentziek proiektuaren plangintza atazen arabera egiteko konpetentzia ikasi eta praktikatu behar dute.

Lehenengo hitoan proiektuaren produck backlog-a egiteko beharra dago eta zeregin horretan lan profesionalean ezagutza eta konpetentzia interesgarriak diren praktikatzeko parada izan da. Ikaskideekin batera egiteko aukera ere izan da, baita guztion artean pentsamendu analitikoaren eta estrategikoaren praktika egiteko modukoa ere.

Adibidez, proiektuaren backlog-a ONDO egiteko praktikatu behar izan diren konpetentziak:
  1. Proiektuak aurrikusteko konpetentzia dugu, proiektuan beharko diren baliabideak aztertzeko eta atazen esleipenak egiteko, hain zuzen. Ataza bakoitzaren esfortzua (orduak) aurrikusteko beharra dago. Guzti honekin proiektuetan aurrekontuak egiteko konpetentzia ere handitzen da.
  2. Proiektu bat atazetan zatitzeko konpetentzia, proiektuen kudeaketan oinarrizko gaitasuna delako. SCRUM metodologian taldekide guztiek hito bakoitza egiteko lan egin behar dute. Guztiek hito bakoitzean lana egin behar dute hitoa ahalik eta lasterren eta hoberen egiteko. Honekin askotan txarto erabiltzen den metodologiaren kontra jokatzen dugu metodologian, hau da, proiektu osoa zatitzea eta taldekideek proiektuaren zati bakarra garatzea. Metodologia hau txarra da unibertsitatean ikasteko.
  3. Denboraren kudeaketarako konpetentzia. Denbora baliabide garrantzitsua kontsideratzea eta kudeatzeko konpetentzia praktikatzen da.
  4. Pentsamendu estrategikoa praktikatzen da. Taldekideen gaitasunak eta proiektuaren beharrak planifikatzeko bide egokienak aztertzen eta erabakitzen dira, taldearen lana efizienteagoa izateko.
  5. Talde-lana praktikatzen da. Kronograma garatzeko eta erabakitzeko talde-lana erabat beharrezkoa da. Taldeak horren gainean eztabaidatzen du eta erabakiak hartzen ditu, honekin taldean erabakiak hartzeko konpetentzia handitzen da. Hemen taldekide bakoitzak egin behar duena eta noiz egingo duen zehaztu behar da. Egindako guztia: metodologia, garatu den lana, ondorioak eta informazio iturriak bitakoran erregistrazen dira taldekide guztiek ikus ditzaten. Honela taldekideek egindakoa ikusi ahal da, horretatik ere ikas daiteke eta atazei taldearen oiniritzia kriterioz emateko bidea da. Denon artean adosteko oinarrizko erabakiak dira. Benetako talde-lana.
  6. Elkarrekin atazak helburuen arabera definitzea oso lagungarria da egingo diren atazak egokiak izateko. Lanaren kalitatea bilatzeko grina horren bidez praktikatzen da.


Konpetentzia hauek oso garrantzizkoak dira talde-lana burutzeko eta ikaslearen enplegagarritasuna handitzeko helburuan. Talde-lana ondo garatzen jakitea unibertsitatean ikasteko esfortzua izan behar da hemen esperientzia egokiak garatu ahal direlako. Hau egiteko ez da beharrezkoa agentzia edo enpresa batean egotea.

Honetaz gain, proiektuaren kronograma ondo egitea oso lagungarria da lan praktikoaren garapena ondo egiteko. Kronograma ondo egiteak denbora ondo kudeatzeko laguntzen digu, atazen erregistroa bitakoran errazten du eta bilerak eta aktak egitea errazten du.

Nolanahi ere, gogoan izan behar da praktikak datuak egituratzeko gaitasuna hobetzeko balio duela; beraz, erregistratu behar diren datuei buruz hausnartu behar da, zertarako erabil daitezkeen prozesuak berrikusteko eta hobetzeko (gure kasuan, ahalik eta hobekien ezagutu behar dira taldeko pertsonen parte-hartzea, egin diren ataza motak eta horiekin izan daitezkeen arazoak). Garrantzitsua da, halaber, datuak kalkulu-orrian egituratzea, haiekin lan egiteko erabilgarriak izan daitezen. Oinarrizko egitura da proiektuaren jarraipena eta erregistroa egitea, definitutako atazen arabera, ataza bakoitza kalkulu-orriaren lerro batean eta ataza zutabetan definitzeko datu guztien arabera.

Hemen dugu asignaturaren talde batek egindako esfortzua lehenengo hitoaren atazak definitzeko. Komentatu ditudan konpetentziak aplikatzeko islatzen duen duen esfortzua duena (ataza bakoitzaren datuak falta dira eta datuen estruktura ez da oso egokia ataza edo zeregin bakoitzak errenkada osoa hartu beharko zuelako):


No hay comentarios:

Publicar un comentario