martes, 21 de marzo de 2023

Nola saldu merkataritza-komunikaziorako plana iragarleari

(Sarrera hau argitaraturik zegoen blog honetan) 

Komunikazio-plangintzak saltzeko irakaslearen zenbait aholku:

1. Zerbait saltzera zoazenean, ez hitz egin ez zuri ez zure agentziari buruz, baizik eta zure agentziak eskaintzen duenarekin iragarleak lortuko duenari buruz.

2. Ikertu eta identifikatzu iragarleak zer nahi duen, eta egiaztatu eskaintzen duzunak nahi duenari balio diola. Azaldu ondo.

3. Komunikazio-plan bat ongi planteatzea eta sinesgarria izatea eragiten duten ezaugarriak identifika itzazu. Erakutsi nola betetzen diren zure komunikazio-planean.

4. Proposatutako komunikazio-planaren zein alderditan uste duzu bezeroak profesionaltasun handia eta agentziaren ezagutza sakona jasoko dituela. Azaldu alderdi horiek zure proposamenean zelan islatzen diren.

5. Berrikusi publizitate-agentzia baten funtzio nagusiak, iragarleek kontratatu nahi ohi dituztenak, hain zuzen.

6. Aurreko guztian bila ezazu zure proposamenean lehiakideekiko originalena eta bereizgarriena izan daitekeena. Iragarleari egiten dizkiozun promesek sinesgarrienak egiten dituen arrazoia edo arrazoiak. Copy Strategy aplikatu.

7. Salmenta-argumentario on bat prestatu.' Komunikazioan adituak zaretenez, ondo komunikatu behar duzue. Eta zure produktu/zerbitzua ondo saltzen ez badakizue, ez espero zuena ez den produktua saltzeko gai zareteneko sinesgarritunik sortu.

Ez ahaztu merkataritza-komunikazioan publizitate-agentziak bere ezagutza eta esperientzia saltzen dituela... SALTZEKO komunikazioaren kudeaketan. Zure proposamenak dituen onurak 15 minututan azaltzea ez da erreza izango oso denbora gutxi delako. Ikasgelan behin baino gehiagotan komentatu dugunez, agentziak 15 minutu gehienez izango ditu bere proposamenaren dokumentu osoa iragarleak irakurtzeko argudio egokiak ematen. Egokia da ikuspuntu honekin argumentazioa sortzea.

Aurrera!



Toni Segarra: "No hay publicidad de marca o de productos. Hay publicidad para vender"

No hay comentarios:

Publicar un comentario