Mostrando entradas con la etiqueta helburuak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta helburuak. Mostrar todas las entradas
martes, 12 de marzo de 2024
domingo, 10 de marzo de 2024
Arreta jarri, ulertu eta aplikatu: plangintzaren helburuak ezartzeko irizpideak
Helburuak ezartzeko prozesua honelakoa izan daiteke, azalpen teorikoetan emandako irizpideen arabera:
1.- Helburuak biltzea eta berrikustea, briefingetik eta
kontrabriefingetik abiatuta (hemen orain arte ondo egindako lanak lagunduko du,
adibidez, briefing-a eta kontrabriefing-a garatzeko puntuan). Ez ahaztu
metodologiari estu jarraitzeak agentzian gutxiago eta hobeto lan egitea ekarri
ahal duela, akatsak eta prozesuak errepikatzeko beharra murrizten direlako
gehien bat. Horregatik, talde osoak teoria ondo ezagutzea metodologiaren funtsa
da, behin eta berriz errepikatzen den bezala. Eta ulertzea ez da kontsulta
egitea ea zer agertzen den apunteetako transparentzia bakar batean gero hori
interpretatzen saiatzeko. Apunteak bere osotasunean ikasi behar dira zeren
lehenengo ikasgaian ematen diren oinarrizko irizpideak hurrengo ikasgaietan osatzen
diren.
2.- Bezeroaren helburuetatik, agentziak egindako ikerketatik
eta orain arte hartutako erabakietatik abiatuta, SMART ezaugarriak dituzten
lehen mailako helburuak definitzea.
3.- Helburuak hierarkizatzea eta elkarrekin lotzea. Honetarako
hausnarketak egin behar dira: Sare sozialetako presentziak eta salmentak
handitzeak balio bera dute?, sare sozialetako presentziak balio al du gehiago
saltzeko?, marka-ezagutza handitzeko?, birentzat?, zertarako hobetzen ditugu online
bisitak?, zer helburu dira notorietatekoak?, eta salmentakoak?, hauen arteko
dependentziak eta hierarkiak daude? Zein dira? Azken finean, lehen mailako
helburuen arteko mendekotasunei edo harremanei buruzko hausnarketa egiteak
bezeroari helburuak hobeki aurkezten lagunduko digu. Eta helburuetarako eta
emaitzen kontrolerako indikadore eta egiteko garrantzitsuak definitzen ere
lagunduko digu.
4.-Bi edo hiru mailatan aurkeztutako helburu erlazionatuak eta
elkarren mendekoak identifika ditzakeen hierarkizazio hori egin ondoren, orduan
egin beharko litzateke gogoetak helburuak betetzen direla egiaztatzeko erabil
daitezkeen adierazleei buruz (KPIak). Baina hori, teorian azaldu bezala,
xehetasunez garatu beharko da plangintzaren emaitzen kontrol-puntuan. Bigarren hito honetan KPI garrantzitsuenak aipa daitezke, baina gero xehetasunez definitu
beharko dira emaitzen kontrolean. Bestaldetik eta teorian ikusten denez, puntu
honetan KPI-ei buruzko hausnarketa egiteak erabiliko diren komunikazio-teknikak
eta komunikazio-ekintzak hautatzeko irizpideak ere ekarri ahal ditu.
Aurrekoaz gain helburuak aurkezteko gomendio orokorrak
komentatzen ditut:
- Egiaztatu berriz ere SMART direla. Horretarako kontzeptua
ulertu behar da eta askotan ikasitakoa da. Intentzioak eta asmoak ez dira
SMART. Teorian ikusten den moduan, intentzio horiek SMART helburuen testuinguru
orokorra eman diezagukete, adibidez: “Markaren notorietatea handitzea” ez da
SMART helburua, baina notorietatea erakusten duten helburuak eta KPI-ak
aztertzera eramaten gaitu. Intentzioek ez dute balio plangintzaren garapenean emaitzen
kontrol-puntua ondo egiteko.
-Ez erabili ehunekorik kopuru gordina ezagutzen ez bada. Hori
baino lehen, hobe da ehunekoekin batera ehuneko horiek ateratzeko kantitateak
jartzea beti. Gure testuinguru akademikoan oso ohikoa da ehunekoak bakarrik
erabiltzea, batzuetan zenbateko osoak jakin gabe. Eta hau AKATS LARRIA da.
Bezero batek galdetzen badigu idatzi dugun ehuneko batek zein kopuru gordina
adierazten duen eta ez baldin badakigu, oso gaizki geldituko gara. Ehunekoak datu erreferentzialak dira, eta aplikatzeko erreferentzia
gisa balio duen daturik gabe, ezin dira planteatu, ezta neurtu ere. Hau logikoa
da eta aurreko lauhilekoan ere ikusi genuen.
-Helburuak ahalik eta zehatzen eta argien idaztea. Ez da zehaztasunik
gabeko dokumentua eratzeko unea. Agentziak, hausnarketa
egokia egin badu, argia den helburuen aurkezpen zehatza iragarleari
emango dio. Helburuak argi eta ondo azaltzeko unea da: SMART helburuak izaten,
haien arteko hierarkiak eta elkarren menpekotasunak azaltzen, baita KPI nagusiak
adierazten ere (egokiak badira).
- Zuhaitz-diagrama erabiltzea egokia izan daiteke, bezeroari
helburuen arteko hierarkiak eta erlazioak erakusteko.
Hurrengo grafikoa EZ DA helburuen aurkezpena egiteko irakaslearen proposamena, bakarrik teorian ikasitakoa osatzeko baliagarria den irudia da eta sarrera honi irudi bat gehitzeko bidea ere.
Etiquetas:
helburuak,
Hito 2,
komunikazio plangintza
lunes, 16 de abril de 2018
Proiektu digital baten KPI eta indikadore nagusiak
woko.agency -tik ekarrita
Indicadores para la Web
- Sesiones
- Páginas vistas
- Usuarios únicos
- Usuarios recurrentes
- Nuevas visitas
- Tiempo medio en el sitio
- Porcentaje de rebote
- Localización de visitas
- Keywords que atraen más tráfico
- Conversiones web
- Posicionamiento SEO por palabra clave
- Embudos de conversión
- Dispositivos móviles
- Fuentes de tráfico
- Porcentaje de abandono de visitas
Indicadores para Facebook
- Número de seguidores
- Alcance orgánico
- Alcance pagado
- Alcance viral
- Alcance total
- Interacción con las publicaciones
- Edad de seguidores
- Localización de las visitas
Indicadores para Twitter
- Seguidores
- Seguidos
- Retuits
- Menciones
- Listas
- Engagement
Indicadores para Instagram
- Seguidores
- Seguidos
- Me gusta
- Menciones
- Engagement
Indicadores para Adwords
- Impresiones del anuncio
- Número de clicks
- Posición del anuncio
- CTR del anuncio
- CPC medio
- CPC
- Clicks en extensiones
- Conversiones
Indicadores para email marketing
- Tasa de apertura
- Porcentaje de clicks
- Porcentaje de rebote
- Porcentaje de bajas
- Conversiones
- Click-throught rate
- Tasa de crecimiento de suscriptores
- Fallos de servidor
Indicadores para eCommerce
- Visitas a ficha de producto
- Tasa de conversión
- Tasa de devolución
- Beneficio neto
- Valor medio de pedido
- Carritos abandonados
- Proceso de venta
- Embudo de conversión
Etiquetas:
2. gaia,
helburuak,
komunikazio plangintza,
KPI
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
