martes, 27 de enero de 2015

Gertakizun baten antolamendurako praktika


http://www.dircom.org/
Posiblea den neurrian nire formakuntza-prozesuetan ikasleak etorkizunean izango dituen eginbeharren praktikak egiteko aukerak ematen dira. Hauetako bat gertakizun baten antolamenduan parte hartzeko abagunea eskeintzen da.

Datorren maiatzean Dircom Norte elkarteak eta gure departamentuak jardunaldia antolatzeko asmoa dute, Jarnaldia prestigio handiko profesionalak izango ditu eta EHUko Bilboko Paraninfoan antolatuko da..

Honetan ikasleen parte hartzea posiblea da, jardunaldiaren antolamendua egiteko lanean hain zuzen. Beraz, ikasteko eta lan egiteko gogotsuak diren ikasleak behar dira eta, posiblea bada, jarduera hauetaz zerbait dakitenak: diseinu grafikoa, fotografia, idazkuntza (euskaraz zein gaztelaniaz), bideo-ekoizpena.

Lan-sariak: asignaturaren nota hobetzeko posibilitatea eta jardunaldiaren antolamenduan parte hartzearen agiria.

Jarduera komunikatibo honetan esperientzia hartzea gogokoa baduzu, jarri kontaktuan nirekin lehenbailehen.

Eskerrik asko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario