jueves, 3 de febrero de 2022

GRAL experientziei buruzko lehen jardunaldia

Datorren asteko ostegunean, otsailak 10, goizeko 11:00etan, GRAL esperientziei buruzko lehen jardunaldia ospatuko dugu Fakultateko Gradu Aretoan. GRALa egiten ari diren laugarren mailako ikasleengana zuzenduta dago. Fakultateak antolatzen du, Graduen koordinatzaileen laguntzarekin.

Duela gutxi GRALa burutu duten ikasle ohiek beren esperientzia partekatuko dute. Hiru komunikazio Graduetako lau ikasle ohi izango ditugu aretoan, eta beste bi ikaslek bidalitako bideo laburrak ere ikusiko ditugu. Mahai ingurua izango da: parte-hartzaileek azalduko dute nolako lana egin zuten, ideia nola sortu zen, nolako zalantzak edo trabak topatu zituzten bidean, tutorearekiko harremana, eta epaimahaiaren aurreko ahozko aurkezpenaren esperientzia nolakoa izan zen ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario