lunes, 11 de abril de 2022

Euskadi Fundaziorako komunikazio-plana - IKOM Agentzia


IKOM AGENTZIA (4.TALDEA)

Bideo hau UPV/EHUko Publizitate eta Harreman Publikoen graduko “Komunikazio Estrategikoa eta Operazionala” ikasgaiko ikasle talde batek simulatutako proposamena da. Ez dago inolako harremanik ikasle-taldearen eta bideoan agertzen den agentziaren artean, Role Playing bidez prestakuntza-prozesu bati jarraitzeko baino ez baita egiten.

IKOM agentzia gara. Gure lan nagusia komunikatzea da, betiere kontsumo-ohiturak kontuan hartuta. Edozein egoerara moldatzeko gai gara, gure bezeroen beharrak lehenetsiz. Horretarako, etorkizunari begira lan egiten dugu; berritzaileak eta ekintzaileak gara. 

Euskal enpresekin hainbat proiektu aurrera eraman ditugu eta ilusioz lan egiten dugu gure proiektu guztietan. Gure bezeroei enpresa gisa ditugun balioak helaraztea gustatzen zaigu.

Gure bezeroen marka edo produktuari balioa emateko, zerbitzu integrala eskaintzen dugu. 

- Enpresa-komunikazioa planifikatu eta garatzen dugu, eta komunikazio-kanpainak egiten ditugu.
- Irudiak edo ikus-entzunezko elementuak sortzen ditugu, eta maketatu ere egiten ditugu: flyerrak, kartelak…
- Ekitaldiekin zerikusia duten arlo guztietan lan egiten dugu: eszenografia, aurkezleak…
- Zure ideiari forma ematen diogu, izen eta logotipoetatik hasi eta zabalkunderaino.
- Bilatzaileetan kokatzea eta optimizatzea. AdWords mugikorretarako publizitatean.
- Publizitate-kanpainak eta kontuen mantentze-lanak. Facebook, Instagram, Twitter…












No hay comentarios:

Publicar un comentario