lunes, 27 de marzo de 2023

KPI-en dashboard-a

Rodrigo Márquezek webinar batean KPI dashboard bat modu egokienean nola egin azaltzen du. Bera, datuen bisualizazioan aditua da, irakaslea izateaz gain Cetys Unibertsitatean. Webinar honetan KPI dashboardaren kontzeptu teorikoa, egiteko era, onurak, kriterioak eta beste hainbat aspektu plazaratzen ditu.


Horretarako, report KPI eta dashboard KPI-en arteko aldaketak helarazten dizkigu, bai eta batak eta besteak dituzten abantailak erakutsi ere. Handik aurrera, begirada aspektu praktikoagoetan jartzen du, KPI bat lantzeko pausoak azaltzen, edota tresna honen eraiketarako kriterioen inguruan hitz egiten. 


Oraindik praktikotasun handiagoa erakusten digu hizlariak dashboardak izan ditzakeen elementuak aurkezten dizkigunean. Bere aburuz, testu motzak, ehunekoak, abiadura-neurgailu, bullets grafikak dira gomendagarrienetakoak. Saihestekoak ere botatzen dizkigu, tauletaz ahazteko, alegia. 

Bukatzeko, zenbait aholku ematen ditu, esaterako, lau eta hamar KPI bitartean izan beharko lituzkeela, funtzioen arabera banatu behar direla, sinpletasuna bilatu, handikeriazko metrikak neurrian erabiltzea (like bezalakoak konparazio batera), informazio gehiegi jartzea saihestea, feedback-a eskatzea eta hasieran sinple hastea (denborarekin hobetuz joateko). Hau dena irudikatzeko, ondo egindako eta gaizki egindako dashboardak ematen dizkigu, baita dashboard kontsideratu ere ezin daitezkeen batzuk.

Bideoaren esteka eskuragarri hemen:


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario