martes, 28 de marzo de 2023

Sormen ardatza definitzeko inspirazioa bilatzen

Joan den asteburuan, Donostiako Kursaalean, C de C (Club de Creativos) 2023ko sari nazionalak ospatu ziren. Sari horietan, sektoreko profesional handiak saritzeaz gain, hitzaldi pilo batera joateko aukera ere eskaintzen zen, publizitatearen mundua toki zoragarria bihurtzen duten hizlari oso interesgarriekin. Hizlarien kontakizunak oso baliagarriak izan dira inpirazio gisa ikasgaiaren praktikaren sormen ardatza definitzeko, profesionalen ideiak innobatzaileak eta inspiratzaileak baitira. Hau guztia, aurtengo goiburupean: Hacer es actitud. 

UPV/EHUk ekitaldi honetara ikusle edo laguntzaile gisa joateko aukera eskaini zigun Publizitate eta Harreman Publikoetako ikasleei, eta sarien galara joateko aukera izan genuen. Horrelako ekintzetara joatea aukera paregabea da benetako publizitate mundua ezagutu nahi duten ikasle guztientzat, ikasgeletatik kanpo, zuzenean harremanetan jarriz. 

Lehen jardunaldiko hizlarien artean, Joakim Brogstom, sortzaile independentea, eta Roberto Fara, Chief Creative Officer, Ogilvy Españan izan ziren. Hauek, IAren etorkizunaz hitz egin zuten, adimen artifizialaz eta gure egunerokoan pertsona gisa ez ezik, publizista gisa ere jokatuko duen paper garrantzitsuaz. Ondoren, Ricardo Llavadorrek, Prodigioso Volcán-eko sormen-zuzendariak, ikuspegi informalago batetik, jarrera zein garrantzitsua den azaldu zuen, eta azkenik, Laura Visco, Chief Creative Officer, Grey-ko kontu globalen egileak, publizitatetik guztiz urrun dagoen ikuspegia eskaini zuen publizitatetik. Laura Viscok agentzia liderraren profila garatu du bere publizitate-ibilbidean, eta publizitatea gizarte-aldaketaren eragile izan daitekeela  uste du, pertsonen pertzepzioei, sinesmenei eta kulturari forma emanez. Oso lan garrantzitsua egiten du publizitatearen sektoreko aniztasuna sustatzen, kanpaina guztiei genero-ikuspegia emanez. 

Bigarren jardunalditik, Ana Pastor kazetari, aurkezle eta El Objetivo albistegi saioko zuzendariaren hitzaldia nabarmendu behar da. Bere burua zalantzan jartzearen, gauzak ziurtzat ez jotzearen eta norberak uste duenaren alde borrokatzearen garrantzia azpimarratu zuen. 

Sariak David Broncano aurkezle eta umoristak aurkeztutako aparteko galarekin itxi ziren. Publizitatearen mundua aldatu duten pertsonei ohore egin zitzaien gala horretan, sari ugari eman zitzaizkien KFCri, komunikazio eta estrategia sortzaile eraginkorragatik, eta JBri, berriz, “Orgullo de Pueblo” kanpaina handiagatik, haren bidez egindako insight eta gizarte-lan handiagatik. Zalantzarik gabe, publizitateko hainbeste maisu hurbiletik ikustea eta urte askotako ahaleginari esker nora iritsi diren ikustea, motibazio handia da ikasleentzat. Ikasteko aukera ez ezik, ikasgai desberdinetan aplikagarria izan daitekeen ikaskuntza jasotzen dugu, gainera handinahia izateko eta egun batean UPV/EHUko ikasleok bertan izango garela amesteko aukera ere ematen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario