miércoles, 19 de abril de 2023

Excel grafikoak hobetzeko aholkuak


Excel-ak dakigunez, proiektua errenkadan eta zutabeetan antolatzeko aukera ematen du, lanaren kudeaketa zein jarraipena erraztuz. Zeregin bakoitzari datak, lehentasunak, arduradunak eta bestelako datu garrantzitsuak gehitzen dira antolamendua eraginkorragoa izan dadin. Gainera, oso tresna erabilgarria da, proiektu edo talde bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzeko gaitasuna baitu, hau da, zutabeak eta errenkadak  pertsonalizatu ahal dira, formulak eta funtzioak erabili, eta grafikoak sortu datuak bistaratzeko. 


Produckt blacklog-a behin amaituta, beharrezkoa izango da grafikoak egitea, izan ere, alde batetik, informazioa errazago ulertzen eta aztertzen laguntzen dute, eta agerikoak izan ez daitezkeen datuen joerak identifikatzen dituzte. Bestetik, Blacklog-aren emaitzak aurkezten  dituzte, horrela ba, garrantzitsua izango da grafiko eraginkorrak egitea emaitzak ahalik eta hobekien ikus ahal izateko. 


Gauzak horrela, Excel&VBA artikulu batean argitaratutako aholku batzuk aurkeztu nahi ditugu. Qique Arranzen arabera, 7 trikimailu daude Excel itxura hobetzeko. Hasteko, gafrikoen laukien lerroak kendu beharko dira,  hauek grafikoak desordenatu daitezke, eta irakurlea informazio garrantzitsutik distraitu. Bigarrenik, lehenengo lerroetan ez idaztea gomendagarria da lehenik izenburu erakargarri bat jarri ez baldin bada.


Hirugarrenik, artikuluak formatu on bat lortzeko eta dokumentua errazago irakurtzeko aholkuak ematen ditu. Halaber, garrantzitsua izango da erabili gabeko errenkadak eta zutabeak ezkutatzea eta kolore asko ez erabiltzea, eragin negatiboa izan baitezake aurkezpenean. Azkenik, tablak ordenatzeko lerro horizontalak erabiltzea eta gelaxka konbinatuak ez erabiltzea gomendatzen du, gelaxkak gehiegi erabiltzeak arazoak sor ditzake datuak maneiatzean eta manipulatzean.




Espero dugu baliagarria izana, 

Bluco Agentzia




Informazio iturria:

https://excelyvba.com/trucos-buena-presentacion-excel/


No hay comentarios:

Publicar un comentario