viernes, 4 de mayo de 2012

Ikastaroa: Kode Irekiko Plataforma Erabiliz, Onlineko Dendak Egiten Ikasiz



Zuzendariak: Joseba A. Etxebarria Gangoiti.
Gorka J. Palazio.
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Leioa. UPV/EHU.

Lekua: Miramar Jauregia. Donostia-San Sebastián.

Helburuak:
Ikastaroaren helburu nagusia honakoa da: eginez (by doing) irakatsi nola muntatzen diren onlineko dendak, horretarako Zen Cart kode irekiko sistema gauzatuz. Horrez gain, denda sortu aurreko prestatze prozesua eta marketineko kontzeptuak erakustea ere ikastaroaren xedea da. Halaber, kurtsoaren azken saioan, modu praktikoan, abian den onlineko merkatugune batek nola funtzionatzen duen eta nola kudeatzen den azaltzea ere lortu nahi da. Helburuak lortzeko asmoz, ikastaroko partehartzaileen artean Zen Cart erremintaren gaineko gidaliburua doan banatuko da, euskaraz Gorka J. Palazio irakasleak idatzia.

Matrikula-prezioak: kontsultatu.

Balio akademikoa: 20 ordu.

Hizkuntza ofiziala: euskara.

Informazio gehiago HEMEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario