martes, 8 de mayo de 2012

EHUk Komunikazio Korporatiboko Masterra ematen du


Komunikazioaren kudeaketa eta teknología berrien bidezko aplikazioak XXI. mendeko enpresarako funtsezko ezagutzak dira. Komunikazio Korporatiboko master propio hau profesional motako masterra da; alde horretatik, komunikazio komertzial, instituzional edo korporatiboaren esparruko jarduerak behar bezala planifikatzeko eta kudeatzeko ezinbesteko ezagutza orokor eta praktikoa eskaini nahi die ikasleei. Masterraren azken helburua, beraz, zera da: Komunikazioaren antolaketa estrategikoak gaur egun edozein esparrutan planteatzen dituen desafioei sormen bidezko erantzun teknikoki egokia emateko gauza diren profesionalak prestatzea, besteak beste teknologia berrien bitartez.
Masterra diseinatzerakoan, etengabe berritzen ari den alor gero eta zabalago baten eskakizunei modu eraginkorrean erantzuteko gai izan nahi duten profesionalak izan ditugu, batez ere, gogoan.
  • Erakunde publiko zein pribatuetako
  • Protokolo kabinete / sailak
  • Harreman Instituzional edo Harreman
  • Publikoetako kabinete / sailak
  • Askotariko komunikazio kabinete / sailak
  • Marketing eta Publizitateko kabinete / sailak
  • Gertakarien eta Biltzarren Zuzendaritza eta Kudeaketa
  • Komunikazio Zuzendariak
  • Protokolo eta Ekitaldi antolaketarako aholkulariak
Master hau 2012- 2013 ikasurtean ematekoa litzateke.
Eskolak, astelehenetik ostegunera, arratsaldeko 4etatik 7ak bitarte (azarotik maiatzera) izango dira.
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea.
Leioako Campusa.
Ikasle kupurua: gutxienez 25; gehienez 40
Enpresetako praktikak egiteko bi txanda izango dira aukeran: martxotik ekainera lehena, eta irailetik abendura bigarrena.
Masterraren zuzendaritza: Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitate Saila. Harremanetarako: Teresa Martínez (946012418) eta Elena Olabarri (946012405)
Helbide elektronikoa: master.comunicacioncorporativa@ehu.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario