Asignaturan irakasten den konpromisoak hartzeko gaitasuna enpresetako profesionalak hori bera ikasteko esfortzuak egiten ari dira. Kuriosoa, ezta? Ikusi artikulua (www.euskadinnova.net):
Nola kudeatu taldearen konpromisoa enpresen eraldatze-prozesuetan
Horrela, enpresek antolaketari lotutako aldaketa eta berrikuntzei ekiten diete. Hala ere, antolaketaren aldaketaren barne dagoen pertsonen atala kudeatzeari ez zaio jaramon handirik egiten enpresen eraldatze-prozesuetan. Ondorioak lazgarriak izan daitezke, eta batzuetan eraldatze-proiektua porrotera eramaten dute. Taldearen konpromisoa jaisten bada, etekina jaisten da, baina nondik hasi?
Enpresen eraldatzea arrakastatsua izan dadin, antolaketa-konpromisoa kudeatzea beharrezkoa da, baina horrek aldez aurretik hainbat urrats ematea eskatzen du eta enpresa guztiek ez dute urrats horien berri edo ez daude horiek emateko prest.
No hay comentarios:
Publicar un comentario