Marketin- eta salmenta-sail askok egiten dute
lan elkarrekiko harremanik gabe. Helburu desberdinak izaten dituzte ia
beti, eta ez dute partekatzen beste sailari emaitzak hobetzen lagundu
diezaiokeen informazio garrantzitsua.
Lan-modu hori Smarketing aplikatuz aldatuta, optimizatu egiten dira
enpresako baliabideak, minimizatu sailen arteko interes-gatazka
posibleak, eta benetan garrantzitsua dena lortzen da: negozio gehiago
ixtea.
SMarketing prozesuak (salmentak + marketina) marketin- eta salmenta-taldea integratzen ditu negozio-aukerak sortzeko estrategian, bi sailen arteko sinbiosia lortzeko helburuarekin, elkarrekin lan egin dezaten partekatutako helburu batzuen alde.
Egitaraua
Nori zuzendua
B2B motako enpresak (marketin- eta salmenta-sailetako arduradunak,
zuzendariak) eta estrategia digitalen bidez negozio-zifra hobetu nahi
duen pertsona oro.
Helburua
Hitzaldiaren helburua da enpresak sentsibilizatzea Smarketing metodologiarekin bat egin dezaten, zeinak ekipamenduen efizientzia handitzen baitu eta, beraz, negozioaren emaitzak hobetzen.SMarketing prozesuak (salmentak + marketina) marketin- eta salmenta-taldea integratzen ditu negozio-aukerak sortzeko estrategian, bi sailen arteko sinbiosia lortzeko helburuarekin, elkarrekin lan egin dezaten partekatutako helburu batzuen alde.
Egitaraua
- Marketin- eta salmenta-sailen gaur egungo egoera.
- Eroslearen jokabidea eta saltzailearen egokitzapena.
- Customer journey: oinarrizko ezagutza.
- Marketina eta salmentak kudeatzeko softwarea.
- Smarketing metodologiaren oinarriak ezartzea.
- Bi alorren arteko lerrokatzeak.Ondorioak
Nori zuzendua
B2B motako enpresak (marketin- eta salmenta-sailetako arduradunak,
zuzendariak) eta estrategia digitalen bidez negozio-zifra hobetu nahi
duen pertsona oro.
Hizlaria
Oto Whitehead, WOKOko CEOa. 30 urtez aritua publizitate- eta marketin-agentzietan. Azken 10 urteetan, inbound marketineko WOKO sorkuntza-agentzia zuzentzen dut, marketineko eta negozio-garapeneko alorren arduradun gisa.Hurrengo edizioak
Zamudio (Bizkaia)
Data:
2019/03/13
Prezioa:
Doakoa
- Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
- Lekua: Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Tecnalia eraikina, #204
- Ordutegia: 09:30 - 12:00 tara
- Iraupena: 2 ordu t´erdi
- Antolatzailea: SPRI - Bizkaia Enpresa Digitala
- Honek emana: Oto Whitehead (Woko)
Informazio gehiago
- Telefonoz: 944 536 262
- E-mail bidez: apuntaeuskadinnova@spri.eus
No hay comentarios:
Publicar un comentario